Urnieta (Gipuzkoa)

Handik ez da inor bueltan azaltzen

Handik ez da inor bueltan azaltzen <p>I&ntilde;aki, Urnietako apaiza, laguna du. Edozer gauza esaten diote elkarri. Apaizari esaten omen dio gauza bakarra esaten dutela egia: Hara joan eta denak konforme egoten direla, inor ez dela behintzat itzultzen. Apaizak, mojak... denetik sartu du, baina inor ez da bueltan azaldu.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-011-049 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Iñaki, Urnietako apaiza, laguna du. Edozer gauza esaten diote elkarri. Apaizari esaten omen dio gauza bakarra esaten dutela egia: Hara joan eta denak konforme egoten direla, inor ez dela behintzat itzultzen. Apaizak, mojak... denetik sartu du, baina inor ez da bueltan azaldu.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Iñaki (Urnietako apaiza), laguna dakat Iñaki. Edozein gauzak esaten diogu alkarri. Esaten diyot: "Gauz bat bakarra esaten dezue egiya: hara jun eta danak konforme egoten diala han. Ta hoixe bakarra esaten dezue egiya". "Zeatik? Ez al dezu ba sinisten?". "Sinisten det zeoze badala, baiño gauz bat, handik ez da iñor... Nik apaizak, monjak, maiña bat sartu dittut baiño iñor ez da azaltzen. Eze azalduko balitz neegana edo esango luke: 'aiba, Praxku Santa Agedara eramango diek, erotu ein dek edo', esango likek". Esaten diyot eta parrez eoten zan. Ez, ezta azaltzen. "Hoixe bakarrik esaten dezue, hara jun ezkero ezta bueltatzen, han danak konforme eongo diela". "Egon zaitez ixilik, esaten dit, zuk bestela haundiauak esango [dizkizue] ta".

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia