Aitonak astero bizarra labanaz egin eta abarketa parea erosi
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-009-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa
- Data: 2009(e)ko abenduaren 23a
- Iraupena: 0:01:33
- Erref: URN-009/014
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Orrazkerak , Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu
Transkripzioa
-Harek eitten zun goizian, pentsa e, zortzitako mezetaa juten zan. Jaitan, e, attona. Eta Urnietan zan plazan pelukero bat Enrike esaten zitzaiona, difuntua, eta harek itten zittun alpargatak. Alpargatak. Eta denboa hartan jendia alpargatakin ibiltzen zan, ez zan oain bezela zapatakin ibiltzen. Eta jaiero-jaiero-jaiero-jaiero jungo zan bizarra, gustatzen zitzaion zortzin behin zeakin, bizar-labanakin moztutzia. Ta, klaro, bizar-labana ibiltzeko jakin ein in bihar da. Zeatik eze harek bestela in lezake "un corte"... Bueno, ikera emateko modukua. Eta juten zan. Eta aldi berian apreta pare bat ekartzen zun, "el número veintisiete".
-Astero?
-Bai. Bai ba. Bi suhiyak, beno, semiak eta suhiyak eta beak oiña berdiña zuen. Eta beti euki bihar zan apreta pare bat ona estraiñatu gabe noara jun bihar baldin bazan.
-Jolin, ordun astero bizarra moztea jun eta alpargata pare bat erosi.
-Alpargata pare bat. Pezta bat alpargata paria.
-Harek izango zun ba lana alpargatak itten.
-Aber ba! Pentsaiozu! Ta pezta bat. Alpargata beltzak ekarriko zittun.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!