Senargaiarekin gelditu ostean, etxerako bidea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-007-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Senarra nola ezagutu zuen azaltzen du. Dantzara Tolosara joaten zen egunetan, itzultzean, aita bidera etortzen zitzaion bila, bakarrik etor ez zedin.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa
- Data: 2009(e)ko abenduaren 17a
- Iraupena: 0:01:36
- Erref: URN-007/017
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Bikote kontuak » Ligatzea , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Transkripzioa
- Eta nolaz ezautu zenun, zea Azkaratetik?
- Hemen, neuzken nik anaiak Basitin hemen baserri bat, oaiñ'e jendea bizi da.
- Urnietan?
- Ez. Bai, Urnietan, hemen. Bai, hemendik, gure etxe hontatik horrea. Ta ni horrea etortzen nitzan anaiangana. Eta hau hortik horrea atea zan eta biyok Tolosa juteko zita in genun. Eta hortixe etorri zan.
- Tolosan dantzaldi bat eo izango zan baita ere?
- Bai, baiño Tolosan zortzitan autobusa ta zortzitan eo ta negun Roncalesian, atxalden bostetan eo ez dakit ze izaten zan, bost t'erditan. Hiruetakoan etorri ta bost t'erditakoan etxea.
- Motxa, atxalde motxa baiño bueno.
- Ta, etorri ta gustoa eta aitta atea, ateatzen zitzaidan bide erdia, Azkaratetik Atalloa, bide erdia ateatzen zitzaidan aitta eta ni hantxe oiñez behetik gora ta hue goitik behera etortzen zan biyok elkar jotzen giñun ta etxea.
- Propio etortzen zen zure billa.
- Nere billa.
- Zu bakarrik ez ibiltzeko?
- Ni bakarrik ez ibiltzeagatik. Karo, besteik ez zeon. Beste iñor, kotxeik eta ezer ez zeon.
- Baiño zuk esaten dezuna, lanea bakarrikan juten ziñan?
- Lanea, ni goiz askotan. Bai. Eta urdun, aitta etortzen zan eta biok etxea. Bizimodua hoi zan eta batzuk libertade gehio izaten zuen, baiño nik gutxi nun, nik gutxi nun.
- Gaztenatakoa baita're?
- Gaztena eta.
- Gaztena.
- Neskatan gaztena, mutille bazeon gaztegoa.
Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!