Beraien baserri inguruko lekuen izenak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-006-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Beraien baserri inguruko toponimiaz hitz egiten dute.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa
- Data: 2009(e)ko abenduaren 16a
- Iraupena: 0:01:27
- Erref: URN-006/024
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Euskara » Bilketa linguistikoa » Toponimia
Transkripzioa
- Hemengo mendik zein dia?
- Tomas: Hemendik gora abittu ta lehenbiziko kurbai beti Zulana esan diyou. Hoi askok ta askok ez dakiye. Beti Zulana. Hor beheko hoi Inbutikaxkua.
- Nola?
- Tomas: Inbutikaxkua.
- Inbutikaxkua.
- Tomas: Ez dakit zeatik esaten zaion. Hor behian.
- Juan Bautista: Hauzko mendi ttonttor, ttonttor bati berriz Basaun.
- Basaun. Basaun? Hoi etorriko da ba basajaun eo hoitako zerbaitetik.
- Tomas: Ta hoi, hoi mapetan ta zean eongo da. Hoi eongo da.-
- Juan Bautista: Basaun.
- Non dao Basaun?
- Tomas: Horixe, hementxe.
- Juan Bautsita: Hementxe. Hemendik bistan.
- Tomas: Hortxe.
- Juan Bautista: Mendi ttonttor bat da.
- Hernani aldea?
- Juan Bautista: Bai, baiño Urnietan e.
- Tomas: Hemendik bostehun metroa, bertan do.
- Juan Bautista: Oain gaiñea puntta-punttan etxe bat in due, ttonttor-ttonttorrian.
- Tomas: Geo beheko erreka horri Errotaxar.
- Juan Bautista: Bai.
- Tomas: Ahaztua […] e!
- Juan Bautista: Errotaxar? Bueno ez naizelako bihartu´re baiño geo behera Errekabeltz. Erreka hoi bea aurrena Errotaxar.
- Tomas: Errekabeltz´e uste det dola zean, azaltzen dala uste dit, mapa hoitan ta, uste det.
- Juan Bautista: Bai, Errekabeltz inportante xamarra da.
- Tomas: Geo itturriya herriako itturriya're handik etorri zan, aurreneko itturriya-ta.
- Juan Bautista: Gero, zenbat izen, Jesus!
Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!