Urnieta (Gipuzkoa)

Umetatik perretxikotan

Umetatik perretxikotan <p>Atsolorrak ziren batean, perretxiko bila joateko proposatu zuen aitak; Tomas joan zen, eta orduko anekdota kontatzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-006-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Atsolorrak ziren batean, perretxiko bila joateko proposatu zuen aitak; Tomas joan zen, eta orduko anekdota kontatzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Atsolorrakin ai giñen.
- Tomas: [...] ta atsolorra zeatu in behar zuela. Ta gue aitta ta ez dakit zein zian, baiño Iñaxio [...] etorri huan goizian zeozerta honea ta: "Aizu, zea batzuk, perretxiku batzuk bilduko dizkiau. Ez likek txarra izango". Oilluak behar zittun. Atsolorreko.
- Juan Bautista: Atsolorreko oillua, oillua ta.
- Tomas: "Ta perretxikok bilduko beharko dittuzte?" aittak esan zin ta ni mutil koskorra nintzen. Ez dakit zenbat urte izango nittun, baiño hamabi o hamahiru, hamalau gehienez nintzen. Aztobidetako basoa jun ta han egongo dirala perretxikuk ta jun giñun, zestoa arraultzakin eabiltzen genun horrekin, zesto ttiki bat ta harekin jun ta perretxikuk biltzen giñan ta emakume bat Andoaingoa zala esan ziyen, ta nik bixta hobia igual eukiko nin ta azkarro ibilliko ninduan ta beai aurria hartu. Hoik errietak eman zizkian perretxikoak ta geo oso gaztia niñun. Haeik hartuko omen zula ta ez dakit ze ingo zula ta nik hartu ta martxa. Ta perretxikok biltzea horreatik goatzen zat oso gaztetatik bagendun.
- Juan Bautista: Ni oain goatzen nak, hor izaten zittuan urkiazpin ta nola bildutzen giñun, baiño bat'e afiziyuk ez.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia