Urnieta (Gipuzkoa)

Gatzagia lortzeko pausoak

Gatzagia lortzeko pausoak <p>Gatzagia arkumearen urdailetik nola lortzen zuten aipatzen dute. Gatzagi gutxi behar izaten da gazta ona egiteko.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-006-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gatzagia arkumearen urdailetik nola lortzen zuten aipatzen dute. Gatzagi gutxi behar izaten da gazta ona egiteko.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bueno, geo esnia berotu ta zeozer bota beharko zaio? Zeozer.
- Tomas: Gatzagiya botatzen zitzaion.
- Ta gatzagiya zer zen naturala o?
- Tomas: Ordun bai.
- Juan Bautista: Ordun bai.
- Ta nola konsegitzen zen gatzagi hoi?
- Juan Bautista: Hoi etxian izaten zan.
- Tomas: Arkumiai, arkumian estamugua da hoi. Ez al dezu ikusi behin hola?
- Ez. Hemen nonbaite ez. Legamia ta hoik bai, baiño.
- Tomas: Hoi kendu arkumia hiltzian, estamugua kendu bi puntetan zea...
- Juan Bautista: […] bezela izaten da, bi puntetan hestia.
- Tomas: Zea sarrera esniana ta atera tripa.
- Juan Bautista: Atera.
- Tomas: Ta haik biyak lotu, txintxilik jarri ta sekatzen zun, kontserbatzeko.
- Juan Bautista: Hua kontserbatu itten zan txintxilik jarrita.
- Tomas: Seko-seko itten zan. bueno seko-seko, aber barrenen zea eukitzen zun.
- Juan Bautista: Geo puxka txiki bat kendu.
- Tomas: Oso ttikia're nahikua izaten du, hestia belaxe galtzen du.
- Juan Bautista: Gutxi izaten gendun guk eta gutxi nahikua izaten zan.
- Tomas: Baiño gehiegi're txarra dala uste det.
- Hoi tamaiña politta da e, gutxi izaten zun ta gutxi nahikua zan.
- Tomas: Ez baiño gutxi nahikua du e, asko botatzen badiozu usai fuertia uzten diyo.
- Juan Bautista: Gero kutxare batian-eo urakin; aztaka, aztaka, aztaka itten zendun, ahal dan fiñena in, zea likidotu dena ahal baldin bada, bota ta zeakin nahastu.
- Harekin berotu eo berotzen zanian bota?
- Tomas: Ez, ez. Beruai bota.
- Beruai bota.
- Juan Bautista: Beruai bota.
- Tomas: Hua bota. Hoi zuk esaten dezun malatsa.
- Juan Bautista: Malatsakin nahastu.
- Tomas: Nahastu.
- Juan Bautista: Hamar bat minutua-o ya hartuta, hartzen aitzen zan.
- Ya gatzagi horrek ze efektu itten dio?
- Tomas: Mamiya itten du horrek, mamittu.
- Juan Bautista: Mamittu.
- Tomas: Baiño gatzagiak'e badu bere inportantziya. Gehiegi botatzen baiozu, gatzagiya izaten da oso fuertia, usai oso fuertia.
- Juan Bautista: Tejua, tejua nahastu…
- Tomas: Tejua nahastu. Ordun, oso pixkat nahikua do. Honek esan duna oso gutxi izaten zan, baiño aparte gutxi nahikua.
- Gutxi nahikua.
- Juan Bautista: Oso gutxi. Puxka ttiki-ttiki bat gatzagi ona baldin bazan oso gutxikin.
- Tomas: Oso gutxikin.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia