Urnieta (Gipuzkoa)

Xoxoka eta Eusebio soinu-jotzailea

Xoxoka eta Eusebio soinu-jotzailea <p>Beraien baserria Goiburu auzoan dago. Xoxoka izenaren jatorria azaltzen du: baserri baten izena zen; eta, bertan, soinua jotzen zuen Eusebiok. Ilunabarrean, kalera jaisten zen hura; eta, pixkanaka, ospea hartu zuen. Eusebio nongoa zen aipatzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-006-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Beraien baserria Goiburu auzoan dago. Xoxoka izenaren jatorria azaltzen du: baserri baten izena zen; eta, bertan, soinua jotzen zuen Eusebiok. Ilunabarrean, kalera jaisten zen hura; eta, pixkanaka, ospea hartu zuen. Eusebio nongoa zen aipatzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bai. Alturan dao ta hor bertan dao azpiko aldin, hemendik hirurehun metro.
- Bueno esan zagun denda ze auzotan daon ere.
- Goiburu.
- Goiburu auzua da?
- Goiburu auzua.
- Xoxoka deitzen diou batzuk.
- Bai baiño Xoxoka da konkreto, "o sea" bea, ez da barriyoa. Xoxoka da etxian izena zan leheno, basarri batena.
- Eta Xoxokak ordun, kasik auzuai izena eman bezela in dio, ez?
- Bai.
- Askok esaten deu: “Xoxoka aldea jungo gea”.
- Bai, hemendik kanpoa ateatzen baldin bazea, "nungua haiz?" ta "Xoxokakoa" esaten da. Guk ya ez, baiño han inguruko baserrik bai.
- Ya, ta hoi zer dela-eta? Xoxoka zer zan ba?
- Xoxoka zan basarri bat. Nik ez dakit zeatik jarriya izango zan izen hoi.
- Zer holako inportantzia emateko inguruai eo?
- Bai, hor, horrek bakizu ze izango zun, zeatik inportantziya? Leheno soiñua jotzen zun hor. Billera bezela izaten zan hor. Auzoko bat zan soiñu jotzen zuna, Eusebio Orkaizagirre eta berez ikasitako soiñuakin jotzen zun ta ordun, jendia bastante ibiltzen zan ta horreatik uste det zea hartu zula.
- Ordun, Hernanin Oialumek?
- Holaxe, holaxe. Gutxi gorabehera hola hartuko zun.
- Ze jende juntatzen zan? Zu zeorri're ibili al ziñen hor?
- Ba gutxi-gehio bai. Geo itten gendun, iñularrean hor saiua in ta kalea jeixten zan Eusebio ta arkupian jotzen zun berriz ta. Jendia biltzen zun, egiya, besteik ez zan ezer ta.
- Aizu ba egun guztiko soiñua jotzia izaten zan?
- Ez, atsaldetan, atsaldian izaten zun, jai atsaldetan.
- Nongoa zen Eusebio?
- Ba aldamenekua, etxian izena Oiarbide. “Oiarbi”, guk “Oiarbi“ esaten diyou. Ez dakit Oiarbide eo Oiarbi dun. Oiarbi, gue hizkeraz behintzat “Oiarbi“ esaten diou.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia