Urnieta (Gipuzkoa)

Gurasoek gerra garaian pasatakoak

Gurasoek gerra garaian pasatakoak <p>Amuela baserrira joan ziren gurasoak gerra garaian. Hala ere, alabaren txupetea falta zitzaienez, etxera itzuli behar izan zuten; orduan, baina, soldaduekin kontuz ibili behar izaten zuten. Gurasoei ez zitzaien gustatzen gerrako kontuez hitz egitea.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-006-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Amuela baserrira joan ziren gurasoak gerra garaian. Hala ere, alabaren txupetea falta zitzaienez, etxera itzuli behar izan zuten; orduan, baina, soldaduekin kontuz ibili behar izaten zuten. Gurasoei ez zitzaien gustatzen gerrako kontuez hitz egitea.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Juan Bautista: Geo esaten zuen Amuela basarri hoi zeon, gue aittak eta ibiltzen zuen ta han eon zien eun batzutan ta ematen zula kalmatu ote zan ta han ez zeon ezerre esaten zuenez.
- Tomas: Iñor ez zan bizi ta.
- Juan Bautista: Ya. Honek beste arreba bat du, nik'e bai. Zaharragua zun ta txupetia're galdu omen zun han.Umiak ta txupetia bihar ta atzenian holako komerikin behintzat abittu itten omen zien, honea.
- Tomas: Nik honen berrik'e [...].
- Juan Bautista: Abittu zienian, tropa omen zijuan Onyikoei berriz'e txikitzea, baiño bertan jun zian, baiño Onyin itxiya omen zeon, dana zerkatua zeak, beak behian, zuluan. Ta zerkatu hoi pasatzen hasten zienian, barrenguak tia ta bota itten omen zittuen. Kriston matantza in zuen hor, esaten zuen. Ta geo, bintzat etsi ta bestea atzea ta baiño Amuelatik abittu ta hua ikusi zunen, ostea buelta eman ta Amuela jun zien, aitta-ta. Ez zitzaien gustatzen gerrako kontuk esatia. Haik oso, beak pasako zittuen pasatakuak eta ez zuen aittu're ein nahi izaten. Baiño holako gauzak.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia