Urnieta (Gipuzkoa)

Dantzari eta kantari amorratua

Dantzari eta kantari amorratua <p>Dantza eta kanta izugarri gustatu izan zaio. Kalean ere dantzan eta kantan aritzen zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-005-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Dantza eta kanta izugarri gustatu izan zaio. Kalean ere dantzan eta kantan aritzen zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ikaragarri gustatzen zitzaten kantatzia ta, dantza ta. Pentsa zazu, dantza, esango dizut, oain soltera do hoi, baiño nee aldemenian bizitzen zan. Ta ordun, oain do kamio elegantia einda, baiño ordun zan dena harriz betetako estrata zahar bat. Nola esan dizut lehenguan kalabaza... Bai, bai, eta han. Ta amak bialtzen niñun, razionamentun ematen zuen gailletak eta holako gauzak, eta amak bialtzen niñun, eta geo ardo goxua, ardua edo ez dakit zer ekarriko nun. Eta itten nun gailletak jan, ardo tragoxka bat in eta estretan dantzan ibilli bakarrik. Eta denak kaletik jende guzta beira. baiña ni ez nintzan kontuatzen. Goitik eta behetik dena ikusten niñuela. Ni ez nintzan... Eta oain esaten du neska ze horrek, esaten dit: "A, Joanatxo.Joanatxo, zenbat dantza eitten zendun. Amak goiti deika: "Neska, etorriko al haiz etxea!", ta segi nik, gailletak jan ta ardo pixkat edan ta. Segi dantzan bertan. (Barre).

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia