Gurelesa alde batera utzi, eta kalera esnea saltzera
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-004-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gurelesari ematen zioten esnea, baina ez zen batere errentagarria; eta, orduan, Hernanira hasi zen eramaten esnea. Hasiera nolakoa izan zen kontatzen du. Behor gainean eramaten zuen esnea baserritik kalera. Gerora, galarazi egin zuten esnea etxeetan partitzea.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa
- Data: 2009(e)ko azaroaren 26a
- Iraupena: 0:03:15
- Erref: URN-004/020
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Herrira saltzera, erostera
Transkripzioa
- Baiño zu etxetikan kanpoa're lana iña zea, merkatura jun-etorri ta?
- Bai, Hernania. "Es que" Gurelesai ematen geniyon esnia eta oso gutxi patu zun. Ta nik esaten nun: “baiño hau ez da posible, ez gea iñondik iñoa aterako”. Eta maiatzian izandu zan, hemen bi zien alaba hok jaio zan maiatzan hogeiyan eta ni hasi nitzan San Juanetan Hernanin esniakin. Ta Hernanin, ordun, etxe berri asko in zan ta aurrena hasi nitzan plazan ta han'e beidatu txarra itten zuen e ta bazan emakume bat, Argindeikua zan, aman bat harrek esan zian: "Zu jarri nere onduan, lasai" eta “hemen danak bizi bihar deu-ta”. Esnia. Geo, beste batek esan zian: "Nik eamango dizut "calle" Elkanoa, etxe berrik in dia ta jende asko ai da sartzen erdaldunak, igual da". Han, hantxe hasi nitzan etxez etxe esnia ta in nun parrokiya nahi nun haiñe. San Juanetan hasi nitzan ta San Juanetan pasteleritan ta eamaten nittun esne guztik airian baiño geo San Juanak pasa zianian, artzaiek in [...] eta gaixki eoten nitzan. Baiño in nittun nahikuak. Bi bihor hartu Aierdin eta bihorrakin Hernania, esnia partittu, enkarguk in, geo esniak ematean amon harrek esan zian "zuk baldin bazu patata ta baldin bazu azak eta baldin badittuzu arraultzak ekarri ta esnian anparuan asko launtzen dut". Halaxe ibili nitzan. Ta geo honek atea zun karneta eta hoi hasi zan ta geo alabak, esnia partittu ta lanea.
- Baiño zu behintzat kotxiak eta hoi baiño zaldiyakin?
- A, bihorrakin. Bai, bai. Buelta asko oiñez e hemendikan Hernania.
- Nola kargatzen zenun zeneukan guztia bihorran gaiñian?
- Bueno xestuk izaten zittun bihorrak eta etxetik ateatzeko etxekok launduta-eta, bai, bai, errez, errez. Gorra izandu naiz ni egitan, osasunaz ta bueno, bueno.
- Nola hasten da, non gogua zangua han?
- Hoi da, bai, bai. Eta geo in bihar zendun gaiñia, bestela ez zeon mantendu're itteik. Zea lotsagarrikeri bat patu zuen esnia ta hara hasi nitzan bai ta holaxe pixkana-pixkana geo galazi zuen esnia partitzia.
- Hoi're bai?
- Galazi in zuen etxeetan partitzia esnia, bai. Ta ordun, utzi in bihar izandu gendun eta ordun...
- Zeatikan galazi zuen ba?
- Hoi Gurelesak-eta hoixek. Esne frexkua saltzia galazi in zuen ta utzi in gendun ta ordun, orduako hasi zen hau'de ya Donostia juten zan lanea ta esnia utzi ta bakoitzak bere tokin lanian.
- Hernaniko plazako merkatu hortan urte batzuk in zenitun edo?
- Bueno ingo nittun nik lau urte, hiru-lau urte bai, ez dakat goguan ondo baiño.
Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!