Urnieta (Gipuzkoa)

Eskolako maistrak eta josten ikasteko moduak

Eskolako maistrak eta josten ikasteko moduak <p>Sei urterekin hasi zen eskolan. Han ikasitakoak gogoan ditu: matematika, josten... Maistra oso jatorra izan zuten, Angela. Gerora, beste bi izan zituzten, eta azkena gaizto hutsa izan zen. Josten ikastean, landutakoari buruzko azterketak egiten zizkieten; egun horietako ohiturak aipatzen ditu.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-004-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Sei urterekin hasi zen eskolan. Han ikasitakoak gogoan ditu: matematika, josten... Maistra oso jatorra izan zuten, Angela. Gerora, beste bi izan zituzten, eta azkena gaizto hutsa izan zen. Josten ikastean, landutakoari buruzko azterketak egiten zizkieten; egun horietako ohiturak aipatzen ditu.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta eskolan ibiliko ziñen?
- Bai.
- Zenbat urtekin hasi ziñen eskolan?
- Sei urtekin hasitzen giñen, ordun, garai hartan. Ta ez dakit zenbat urte arte, hamabi urte arte o ze ibiliko nintzen ni. Gutxi. Ta eskola haundia're “suma” ta ”restar” ta “multiplicar” pixkat eta puntu itten-ta ikasten gendun hor-ta.
- Zein zenuen maisua eo maistra?
- Maistra, nik maixuik ez det ezautu. Maistra hemen baserri batekoa, Angela zun izena, oso jatorra zan. Harrek puntua ta dana eakusten zun. Baiño ni hiru ezautu nittun. Aurrenekua hua, beste bat Oriyokua ta hirugarrena erdalduna zan hua ta hua gaixto hutsa. Ta horrek behala alde in zun. Hortxe.
- Puntua itten-ta.
- Bai, ni goatzen naiz geo iten zien examiñak e? Eta jartzen zun bakoitzak bazun manteleri, bestia galtzerdi puntuk eta gauza asko eakutsi zun aurreneko maixtra horrek eta geo jartzen zien examiñek ta mahai batian dana bakoitzak beria jarri txukun-txukun ta ni goatzen naiz galtzerdi puntuzko berde batzuk belauneaiñok in nittula, bai. Bai, hala, nik nahi nittun, gehio ez dakit. Batzuk bai, bai jertsia, galtzerdik eta bordatu ta bai, hala itten genun guk hor.
- Geo etxeako're balioko zizuen ba?
- Bai, bai, bai; etxeako balio zuen eta etortzen zien apaizak, meikua eta etortzen zien ordun'e examiñatako eunian.
- A bai e?
- Bai, etortzen zien. Etortzen zien.
- Eta haik ze iten zuen, nota jarri haik'e bai edo?
- E?
- Haik'e nota jarri?
- Haik'e bai notak, klaro, notak. Ta ekartzen zittuen karameluk, gailletak eta bakoitzai partittu ta politta izaten zan, hoixe.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia