Urnietan fusilatutako mutilak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-001-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Urnietan izandako apaizei buruz hitz egiten du. Gerran herrian mutil batzuk fusilatu zituzten eta apaiz batek haietako bost konfesatu zituen.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2009(e)ko abenduaren 09a
- Iraupena: 0:01:14
- Erref: URN-001/009
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Errepresioa , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizarekin lotutako pertsonak
Transkripzioa
-Eta apaiza zein zan orduan?
-Orduan Don Juan. Don Juan Aierbe. Bai, ona zan apaiza, oso ona zan. Erretoria. Gero beste Urnitan eondu zien beste hiru apaiza´re, e? Don Jose, Don Eustakio... Don Eustakio hemen, kartzelan, afusilatzea eaman zittuenak konfesatu zittun bost. Bat bere ezauna, bere parientia, gure auzoko baserri batekua. Ta badakizu zergatik zun harrek? PNV-ntzako botuak biltzen ibiltzen zalako. Detenittu zuen ta Ondarretako kartzelan eondu zan, ta ya azkeneako afusilatu in zittuen. Bai. Ta gero apaiz harrek konfesatu zittun bost, afusilatu baiño leheno.
-Eta Urnietako asko afusilatu zituzten?
-Urnietako bakarra. Goatzen naiz ni Urnietan, baiño Urnietan jende gaixtua´re bazeon e? Rekete bat bazan gaixtua. Ni Urnitako afusilatua ez naiz ni besteik goatzen.
Egilea(k): Ane Leturia
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!