Lamien orrazia
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URL-007-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Erreketan lamiak zeuden. Umaraneko Pepe joan omen zen errekara eta marfilezko orrazia aurkitu omen zuen. Hartu eta etxera eraman zuen eta gauean lamia etorri zitzaion orraziaren bila. Baina Pepek itzuli ez. Hurrengo gauean berriz etorri zitzaion haserre lamia, eta orduan eraman zuen orrazia hartutako tokira.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Andere Gonzalez
- Data: 2012(e)ko abenduaren 13a
- Iraupena: 0:01:20
- Erref: URL-007/013
- Kodifikatzailea: Arantza Bilbao
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Ipuinak, mitoak eta istorioak
Transkripzioa
–Ta lamiek… Entzun dozu lamiek iñoz?
–Ez, baie konta!
–Lamiek han gure errekatan lamiek; lamie bakizu zer dan ezta? Lamiek eta, geuetan ta lamiek han, eta, kauen dies, errekea ta… Han Umaranekoa, Pepe, Pepe Umarane, ta joan hara ta, errekara, eta han topa eben orrazi bet, orrazie, marfillezko orrazkie. Ta Pepek ikusi [euen] ha, etze ondon biziten zan ta, orrazie ikusi ta etzera eron. Eta geuen ha, lamiek bentanea tanga-tanga-tanga jota, diñotso: “Pepe Umarane, eratsie, eratsie, koixu dozun lekun itxizu nire marfilezko orrazie!” Ta Pepek hurrengo egunen, bape eron ez. Ez eban eron, ez eban bape eron. Ta bigarren egunien barriro lamiek, ta barriro, baia zer txarragaz. “Pepe Umarane, eratsi, eratsie, itxitzen ez badostezu niri koixu dozun marpillezko orrazie, nik ingo dot zure akabue eta askazie!” Hurrengo egunien goixean, lehenengo-lehenengo orrazie Pepek errekara. Bai. Horrek, atzineko kontu zaharrak.
Egilea(k): Arantza Bilbao
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!