Tiburzio Ibargarai Mentxaka

Urduliz (Bizkaia) (1929)

Biografia

1929an jaio zen Urdulizko Elortza auzoan, Errementarizarra baserrian. Gurasoak Urdulizekoak zituen: ama Tariuko baserrikoa eta aita bere jaiotetxekoa. Ama etxeko-andrea zuen eta aita Erandioko "Franco-española" lantegiko langilea. Eskolara 6 urterekin hasi zen, baina bonbardaketan eskola suntsitu zuten eta bederatzi urte zituela berriro ere eskola berrian hasi behar izan zuen. Eskolatik irten eta 14 urte zituela, Barrikako Goierrira joan zen osaba baten etxera morroi eta handik, anaia batekin, eukaliptoak batzen joan ziren basora. 18 urte zituela, tuberoen ofizioa ikasi zuen Ruiz de Blasko fabrikan eta bederatzi urtez jardun zuen bertan. Hurrengo bi urteak Barakaldoko beste enpresa batean egin zituen, Ameriketara nabigatzera joan aurretik. Hortik aurrera fogonero, engradasore... lanetan egon zen Amerika eta mundu guztiko barku askotan; Hego Amerika, Frantzia, Persia... 52 urte inguru zituela, berriro ere Erandioko beste fabrika batean sartu zen, oraingoan garabiak eraikitzen, 54 urterekin jubilatu zen arte.

 

Zintak

KodeaDataProiektua
URL-003 2012 Euskal Herriko Ahotsak
URL-004 2012 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia