Rosario Bilbao Ubillos

Urduliz (Bizkaia) (1919)

Biografia

Ama Sopelako eliza ondoko Sipiri kalean jaio zen eta gero Gardoki auzoko baserri batean hazi zen. Aita, ostera, Berangoko "Olaitxita" baserrikoa zuen. 1919. urtean jaio zen Urdulizosteiko azkenengo etxean, baina bizitza Santa Mariñe ermita alboan dagoen Goitibera izeneko etxetxoan egin zuen. Hiru neba-arrebatatik gazteena izan zen Rosario. Beste biak mutilak izan zirenez, dena berarentzako izan zela kontatu zigun barre artean. Urdulizeko San Fermin eskolara joan zen urte batzuetan eta bertako kontu asko kontatu zizkigun: irakasleak, jolasak, ikasgaiak... Erromeria zalea izan zen eta berak zioenez, baita dantza asko egindakoa ere.

Zintak

KodeaDataProiektua
URL-005 2012 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia