Txaro Villanueva Urtasun
Suarbe auzoa; Ultzama (Nafarroa) (1950)
Biografia
1950ean Suarben jaioa Arotxekobordan, oinez herritik ordubete edo gehiagoko bidean. Gaur Iraizotzen bizi da, Fermin Arbilla senarrarekin. 11 senidetan hirugarrena (gizonezko bakarra). Bi gurasoak Suarbekoak zituen, nekazariak eta euskaldunak biak. Eskolan hastearekin, aita-amak erdaraz egiten («yolastatzen») hasi zitzaizkien seme-alabei. Euskara ia galdu zuen, baina ezkontzearekin eutsi ahal izan zion. 18 urteak bete arte baserriko lanetan aritu zen, adin horrekin Danonen hasi baitzen lanean, Iraizotzen. Etxearen beheitiko aldean, lehenagoko ukuiluan, garai bateko bizimoduaren erakusgarri diren tresna eta objektu ugariren bilduma ederra du, ongi gordeta eta zainduta.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ULT-012 | 2024 | Euskal Herriko Ahotsak | Agustin Mendizabal |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?