Txaro Legarrea Razkin

Urritzola-Galain auzoa; Ultzama (Nafarroa) (1953)

Biografia

1953ko urrian jaioa Dorrea etxean, herrigunean bertan, eta han bizi da orduz geroztik. Bost senidetan bigarrena (ahizpa zaharragoa eta hiru anaia). Aita etxekoa zen, eta ama Dorraokoa (Eroiena, Sakana); biak nekazariak eta euskaldunak. Txarok umetatik etxean lagundu izan zuen, eta 18 urtetan Bel gaztandegi industrialean hasi zen lanean, Iraizotzen. Gurasoek euskaraz egiten zieten arren, seme-alabak ez ziren ia euskaraz solasten («yolasten»), baina, taberna zutenez, Txarok euskara asko entzuten zuen garai hartan, eta horri esker eutsi zion, bai eta aitari entzutearen poderioz ere (amak ez baitzuen bertako euskara).

Zintak

KodeaDataProiektua
ULT-009 2024 Euskal Herriko Ahotsak
ULT-010 2024 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia