Silvestre Ramoneda Oskariz
Ilarregi auzoa; Ultzama (Nafarroa) (1943)
Biografia
1943an Iruñean sortua. Ama ezkongabea zenez, 5 urte zituela Silvestre haurra kendu eta haurrik gabeko Ilarregiko bi senar-emazteri eman zioten, biak ere herrian bertan jaioak. Herriko ostatuko nagusiak ziren eta haiei laguntzen eman zituen lehenengo urteak. 14 urtekin kisuskile lanetan hasi zen, Iraizotzen. Bizpahiru urte geroago Berueten aritu zen, eta, geroztik, hango euskararen kutsua hartu zuen. Urte batzuz lan horretan enpresa txikietan ibili ondoren (Irurtzunen, besteak beste), Ororbiako enpresa handi batean sartu zen, erretiroa hartu arte. Ezkondua (emaztea Igoakoa) eta alaba batekin.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ULT-015 | 2024 | Euskal Herriko Ahotsak | Agustin Mendizabal | ||
ULT-016 | 2024 | Euskal Herriko Ahotsak | Agustin Mendizabal |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?