Pedro Ziganda Tornaria

Auza auzoa; Ultzama (Nafarroa) (1944)

Biografia

Guraso biak Auzakoak zituen Pedrok (Blas Pedro jaiotzako izenez). Zazpi senidetan zaharrena, 14 urterekin morroi hasi zen lanean, lehenengo herrian bertan eta gero Irunen. Ameriketara joateko nahia piztu zitzaion, eta 24 urterekin (1967an) Washingtonera joan zen (Moses Lake herrira). Trenean joan zen Madrilera eta handik hegazkinez NYera. Artzain eta bereziki behizain egin du lana, lehenenengo zazpi urteetan nagusi batentzat eta ondoren bere kabuz. Chinon (Californian) ere egon zen behiekin lanean, hiru urtez. Hasiera batean hiru urterako joan bazen ere, Ameriketan geratu zen bizitzen. Alicia Zozaiarekin ezkondu zen eta bi seme-alaba izan zituzten; alabak euskara ikasi du. Pedrori Auzan egin genion elkarrizketa, Macario anaiaren etxean, Euskal Herrian bisitan zegoela.

Zintak

KodeaDataProiektua
ULT-018 2024 Diasporako Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia