Joxe Zenoz Zia
Alkotz auzoa; Ultzama (Nafarroa) (1943)
Biografia
1943an Alkotzen sortua, berez Martinenea izena duen etxean (gaur egun Alejandroren etxea izena hartu du), herrigunetik mendi alderako bidean. Zazpi anai-arrebatan seigarrena; lau zaharrenak, emakumeak. Aita ikazkina zuen, etxekoa, eta, ama, herriko Martizeneko maiztartogia izeneko etxean sortua, nekazari-familia batekoa. Hamar urteetatik aintzina, amari laguntzen hasi behar izan zuen, patata-jorran, eta abar; hori zela eta, neguan besterik ez zen joaten eskolara. 15 urte zituela, adibidez, Alduden bizi zuen osaba bati belarretan laguntzen izan zen. 16 urtetan, oihanera joan zen lanera, Patricio Etxeberria enpresariaren esanetara. Han 3 urte eta erdiz aritu ondotik, 32 urteak arte Frantzian aritu zen, Alpeetan, eta, azkenik, etxera itzuli eta Olloki herriko zerrategi batean hasi zen lanean, erretiroa hartu arte.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ULT-013 | 2024 | Euskal Herriko Ahotsak | Agustin Mendizabal | ||
ULT-014 | 2024 | Euskal Herriko Ahotsak | Agustin Mendizabal |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?