Flontxa Harispe

Uharte Garazi (Nafarroa Beherea) (1928)

Biografia

Flontxa Aizpuruan sortu zen, Uharte-Garazin, 1928ko azaroaren 27an. Aita itzaina zuen lehen ardiak erosi aitzin. Flontxa 1952an ezkondu zen eta aitaren segida hartu zuen, etxaldeak urte hartan 80 ardi zeuzkala. Etxe inguruko pentzeak eskas izanez, bazkak afermatzen zituzten, neguan beherean, udan Iratiko Uhartepen, Frantzia eta Espainiaren mugan. Flontxaren aitak udak Uhartepen pasatzen zituen artzain; geroztik senarrak eta semeak ildo beretik segitu dute. Orbaizetako artzainekilako harremanak egunerokoak ziren eta oso onak, nolaz ez, batzuen eta besteen ardiak bazka berdinetan zebiltzan eta. Flontxak ere bortuko bizi hori ezagutu du.

Zintak

KodeaDataProiektua
UHG-005 2008 Euskal kultur erakundearen artxiboak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Eskola Uharte-Garazin 1930. hamarkadan Bideoaren ikonoa
2 Itzainaren lana Bideoaren ikonoa
3 Biziaren dorpea Uharte-Garazin (1850-1950 Bideoaren ikonoa
4 Ardi hazkuntza 1930-1940 hamarkadetan Uharte-Garazin Bideoaren ikonoa
5 Etxolaren egitea bortuan Bideoaren ikonoa
6 Astoa, artzainaren janari eramaile Bideoaren ikonoa
7 Artzainaren janaria Bideoaren ikonoa
8 Alhabidea Bideoaren ikonoa
9 Alhabidearen pagamendua : akitea Bideoaren ikonoa
10 Orbaizetako artzain batzuen izenak Bideoaren ikonoa
11 Uhartepeko artzainak Bideoaren ikonoa
12 Orbaizetako eta Garaziko artzainen elkarretaratze guneak Bideoaren ikonoa
13 Bortuko beste kabalak Bideoaren ikonoa
14 Emazteak bortuan Bideoaren ikonoa
15 Kontrabanda Bideoaren ikonoa
16 Ardi gasnaren egitea Bideoaren ikonoa
17 Gasna onaren segeretu zenbait Bideoaren ikonoa
18 Ardi moxtea Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia