Ubide (Bizkaia)

Sute kanpaia; exe-erre batzeak

Sute kanpaia; exe-erre batzeak <p>Sutea zela jakinarazteko, kanpai-hots berezia zegoen. Etxea galtzen zutenak, erre batzea egiten zuten, norbere herrian eta baita inguruko herrietan ere. Dirua edota generoa batzen zuten, gero saltzeko.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan UBI-005-062 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Sutea zela jakinarazteko, kanpai-hots berezia zegoen. Etxea galtzen zutenak, erre batzea egiten zuten, norbere herrian eta baita inguruko herrietan ere. Dirua edota generoa batzen zuten, gero saltzeko.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta etxeren bat edo basoren bat edo erre ezkero.
- Orduen jo ta jo kanpaiek! Hemen etxe bi edo nere akorduen erre die, ta kanpaiek “bum-bum-bum”, baia jo ta jo! Bai, bai, bai
- Ta horrek etxiek erre ta danak laguntzen edo zer?
- Ba orduen, orduen egunien juten zan, baten etxie erre zan zera, hori Bernar bizi izen dan hori, plazako etxie zarratute dauena? Horixe ta ba mutikuek-edo imini aurela argizaixe ez dakit non ta badakit non ta isetu eben ta iasta. Ta ba asko zien ta danan artien zeozer eingo auren. Ta beste bat han, Aduna onduen. Ta ba gero, orduen urek eta orduen bonberoik ez dot pentsetan etorten zanik, ta urek eta urek botaten, ta ba etxie erreta, iasta. Ta ba horixe. Ta gero juten zien etxie erre ta dauenentzat, ba hango ezaunek edo etxekuek-edo ba hemetik danetik ibilten zien eske, ta han Gernikakuek edo Zornotzakuek iual honaiño be bai e? Ta ba beti emoten jakien zeozer. Ba batzuk zakuaz be ibilte zien ta dirue-edo, ba dirue fazilaue ta beste batzuk iual artue, beste batzuk babie, ta gero saldu ingo aurezan ta holan ibilten zien eskie.

Egilea(k): Ane Leturia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia