Ubide (Bizkaia)

Bataioak; hildakoengatik mezak eta errespontsuak

Bataioak; hildakoengatik mezak eta errespontsuak <p>Bataiatzeak lehen mezarekin batera egiten ziren. Umea jaio eta egun batera edo bira bataiatzen zen. Lehen jaunartzea zazpi urtegaz egin zuen Abelintxuk. Hildakoengatik ematen ziren mezak eta errespontsuak zelan egiten ziren azaltzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan UBI-005-057 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bataiatzeak lehen mezarekin batera egiten ziren. Umea jaio eta egun batera edo bira bataiatzen zen. Lehen jaunartzea zazpi urtegaz egin zuen Abelintxuk. Hildakoengatik ematen ziren mezak eta errespontsuak zelan egiten ziren azaltzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta bautizoak zelakoak izeten zien hemen?
- Ba lehen bautizuek ba meziaz batera, batera. Ta bautizue ba lehen umiek be asko egoten zien ta ba jaidxo ta ensegida egun bi edo hiru barru iten zien bautizuek, “sin grandes cosas”. Ta ba holan. Ta ba yasta, bautizue ite zan ta bautizaute yasta, besteik ezebez. Etxien ingo auren merienda apurtxu bat ta yasta! Oin diez bautizuek haundidxok ta. Ta ni jaidxo nintzenien nire aitek ipini auela, etorriko zien ama, amabitxi ta aitebitxi, amapuntako ta aitepuntako ta, ta nire aitek ipini hauela makallaue, ta egon zala gozo-gozo! Besteik ez dakit ezebe. Ta oin izeten diez bautizuek halakuek ta holakuek ta, orduen horixe, besterik ezebez.
- Ta bautizoan ama, aite, amabitxi ta aitebitxixe.
- Bai, besterik iñor bez, ta etxekon bat edo ta yasta, besterik iñor bez. Oin diez bautizuek eta. Ta gero hemen bat hilten danien ba gero mezak ataten dire, ba urtebete edo bidxen edo ba zerien, elizan. Ta abadiek esaten dau ba urrixentzat, ta fulano fulano ta mengano. Ta ha ba pagetan zien ta yasta, pageu ta kito. Ta gero, errespontsuek be egoten zien lehen-lehen. Gero oin aspaldiko urtiokaz ez. Ordun pezeta bat pagetan zan urrien, ze orduko denboran, guriek zelan ez zien hil ez dot jakin horrenbeste. Ta gero, ba hilten zan baten bat eta errespontsuetan abadie juten zan hara, sepulturak be ikusiko zendun zuk elizan ala ez? Ta hara, hara jun, ta gero han errezetan egoten zan ba abadie, egoten zan errezau ta errezau, hortoko, zelan jakon izena, hareri sombrerueri? Ez jat akordau be iten. Sombrero bat izeten zan “de luto” ta bestie zer zan? Hori bestie? Ez dakit zer jakon izena. Zuk beste sombrerue ikusi be ez zendun ingo? Holan, holan txikitxue, puntakaz, holan puntakaz, ta gero hemen eukiten eban borla bat. Ez dakit zer jakon izena. Ta bestie izete zan “de paseo”. Hori erredondue ta zeradune. Ta hara botaten aurezan andrak diruek ta holan, ta holan bota ta bota ba txakur haundi bakoitzeko aite gure bat urrien. Ta abadie han sepulturetan errezetan egoten zan, yasta. Ta orduko denboran guriek ez zan hil ta ez dakit horrenbeste geuzioi.

Egilea(k): Ane Leturia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia