Antzinako gaubeilak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan UBI-005-056 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Abelintxuren gaztaroan, norbait hiltzen zenean gaubeila egiten zitzaion. Gorpua ohe gainean zela, haren ondoan errezatzen ematen zuten gaua. Goiz aldera anisa eta gailetak ateratzen zituzten. Hileta goizeko 10:30ean izaten zen. Gero bazkaria egoten zen etxean. Aguazila ehorzlea ere bazen. Geroago hobiratzeak auzolanean egiten ziren.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2009(e)ko abenduaren 11a
- Iraupena: 0:02:45
- Erref: UBI-005/056
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Eliza giroko ospakizunak
Transkripzioa
- Ba hemen baten bat hilten zanien ba iten zan ba oin nire ama ta ontxo hil diez, ez? Baiña lehenauko kontuek esango dotsut /esangotsut/. Ba hilten zan baten bat eta joaten zan gaubeilara. Gaubelie badakizu zer dan? Bai, errezetan edo egoten, egoten. Ta ba norbere etxekue izin ezik ba ni gazte-gaztetan ba pozik juate gintzezan, “a la juerguilla”, aitu dozu? Gazte-gaztetan “a la juerguilla”, bueno. Ta joaten gintzezan ta ba han errezuek iten aurezan ba egoten zan kajan bez, ohien ganien egoten zan hille. Ta ba errezuek ta han noizik behin baten iten aurezan errezuek eta errezuek eta errezuek. Gero bixen bitartien han kontuk kontaten egon ta gero ba han auzuen be bat hil zen ta ba orduen ataten daure anise ta galletak eta, goizaldien, goizaldien ataraten daurez. Ta ba bueno, gazte-gaztetan pozik hara, ba hango “juerguilla”. Ta akordetan naz baten be ba hori Eugenion arrebie ta jun gintzezan horra etxe batera ta mutil bat egon zan gure edade antzekue, holan dotore-dotorie zan ta sudurre auken holangoxe terriblie ta argixek ite auen hemen beste alderdixen sudurre terriblie, guk emon oskuzen barriek, ba barreka, holantxi. Ta ba gero hurrengo egunien goizien hamarretan edo hamar terdixetan, hamar terdixetan izete zan entierrue, ze etorte zan autobuse Bilbotik. Ta gero ba bazkaixe be etxien imiñi biher ba! Ba ze hemen ez zan egoten joateko iñon be, ta kotxerik bez! Ba bazkaixe iminten jakien, ta ba bazkaldu ta gero arrastixen martxete aurien. Ta ba horixe, bai. Ta gero ba besten batzuk igual ba etxien, etxien geruau-geruau, baten be Martinen ba amama edo aitite hil zan ta han Gorbean egon zan tabernie ta han in aurien bazkaitxon bat eta holan in izen daurez, baiña ostantzien etxien, etxien bazkaixek, bai, etxien iten zien bazkaixek.
- Ta enterreu?
- Enterrau ba zera lurrien, lurrien lurrek atata, bai, bai.
- Beti kanposantuen.
- Bai, beti kanposantuen, bai.
- Ta ze egoten zan enterradoren bat-edo?
- Ba lehen-lehen egote zan ba hori, aguazille izete zan enterradore be egoten zana. Ta gero ha be hil zen ta ba gero, geruau, ibilten zien ba lagunek-edo holanik. Ta gero beste batek beste urte beteako edo, harek Patxikok be hartu auen, baiña harek be hillekaz ibilteko ez dakit zer ta badakit zer ta iñok in gura ez. Ta gero ba lagunek ta ibilli izen die, ba baten bat hilte zan ta auzuek edo zulue in ta, holango batzuk, bai.
Egilea(k): Ane Leturia
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!