Ubideko batzokia suntsituta
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan UBI-005-036 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gerra denboran, Ubideko batzokia bonbaz eraitsi zuten. Abelintxuren aita inongo arrazoirik gabe eraman zuten kartzelara.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2009(e)ko abenduaren 11a
- Iraupena: 0:01:50
- Erref: UBI-005/036
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Errepresioa , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka
Transkripzioa
- Eta, lehen komentau dozu ez dakit, gerra sasoien edo ez dakit noiz izengo zan, hemen batzokixe egon zala.
- Bai, batzokixe egon zan hor plaza-plazan. Ta gero bonbie bota auren ta ha apurtu zan ta etxie egon zan beste bat ondo-onduen, ha be guztiz jeusi zan. Ta gero gu gerraostien han horko agietan-eta olgetan ibilten gintzezan. Eskolara juten gintzezan ba horrek agiek kuadrauek haundixek egon zien ta handik ganetik eta olgetan ibilten gintzezan. Ta gero bota auren plazie apur bat arregletako ta kendu auezan danak.
- Eta gerra denboran politika aldetik jentie batzen zan batzokixen eta?
- Antza bai, bai, bai. Antza bai. Gure aite ez, gure aite ez zan joaten iñora. Pastorie eta hantxe basuen ta etxera ta ez zekixen tabernara be joaten ta andra batek esan osten, Iñakixen amak. Ba bazan hortoko politiko haundixe ta ba esan osten: “bestiek be kartzelan ez auen eon biher, baia zure aite beti basuen ta taberna be ez zan joaten ta iñun bez ta ez zekixen iñoaz be ezebe ta, ta ha kartzelara eruen!”. Hoixe esaten osten. Ta behin amerikano batzuk eta be egon zien hemen ba hemeko bertakuek baina Ameriketatik ta ibilite ta batzokixe ta harek fundaute egon zien seguru. Ta eiten aurezan fiestak hor batzokixen eurek euretara.
- Ta andrak ta be egoten zien batzokixen?
-Bai, euren lagunek orduen. Ez holan danak ta ez, ba batzuk, euren lagunek. Euren lagunek, bai. Beste, beste nazionalista batzuk ta izin arren be harek ez, euren legunek, holan. Beste andrak euren umiekaz nahikue dozena erdi edo handik gorako umiekaz.
Egilea(k): Ane Leturia
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!