Ubide (Bizkaia)

Abarkak, eguraldi txarra eta trailak

Abarkak, eguraldi txarra eta trailak Abarkak lehortzen baziren gogortu egiten ziren. Orduan janzteko busti egin behar izaten ziren. Abarka zulatzen zenean, txatal bat jartzen zitzaion. Eguraldi txarrarekin gomazko abarkak edo botak janzten ziren. Behi larruarekin egiten zituen aitak abarkak. Ardi beltzen ilearekin, berriz, abarkak lotzeko trailak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan UBI-005-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Abarkak lehortzen baziren gogortu egiten ziren. Orduan janzteko busti egin behar izaten ziren. Abarka zulatzen zenean, txatal bat jartzen zitzaion. Eguraldi txarrarekin gomazko abarkak edo botak janzten ziren. Behi larruarekin egiten zituen aitak abarkak. Ardi beltzen ilearekin, berriz, abarkak lotzeko trailak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta gero horrek siketu eiten die, ta horrek bustiten imini biher izeten die bustiten jazteko modun nahi dot esan, ze ostantzien egoten die gogor-gogor ta. Ostantzien egoten die gogor-gogor. Ta bustiten imini biher izeten die ba denbora sikuekaz ta, ba erremojetan izten die gabien, atzera jazteko. Ta gero, ba horrei be zulue eiten jakie, ta gero orduko denboretan ba zuluen ipinten zan txatal bat, honan, honango narru txatal bat han azpixen honan imini, ta han pegauta morun plantaten da, hantxe ba ibilixen-ibilixen, ta holantxi. Ba harek ba honan azal-azalak die ba denbora onetan ibilteko, ta gero ba gomazkuek denbora txarretako ta botak eta, horrek.
- Ta gero saldu edo eiten abazen edo etxerako bakarrik?
- Ez, etxerako bakarrik.
- Etxerako bakarrik. Ta zeren narruegaz eiten abazen?
- Behixena. Behixena.
- Behixek eduki zenduezan?
- Ba erosi-edo, ez dakit ba nik nondik hartzen auezan. Behixek ez geuk hil ez genun iten, gero bai hilten izen dogu behixe, baia orduen ez. Ba zuzendukoan, ez dakit ba erosi-edo, zelan eiten zan! Ta horretxek umientzat eiten direnan moduen, bardin-bardiñek. Bardin-bardiñek, baia gero harek ba gogorrak izengo zien-ta, ba busti in behar zien /bizien/jazteko modun egoteko, gogor ostantzien-ta. Ta erremojetan egote zien, uretan. Ta traillak iten die ba bixurtute, hemetik haraño plantau iten ta handik honaño ta ba ardixek be baltzak egoten zien batzuk, ta ardi baltzakaz ba baltzaz ba haxe ulie baltza, tintau ta ezer ein barik, ba baltzaz ite zien tralla baltzak. Ardi baltzan uliaz.
- Trallak kordelak die?
- Bai, bai. "Tralla" esaten jako abarkienai.
- A, bale.
- Ez dozu jakin?
- Ez.
- Bueno ,ba
- Nire etxien kordela.
- "Kordela" esaten dozue zuek?
- Bai, abarkienari bai.
- Ba hemen trallie esaten da. Ta nire aitek iten aurezan ba holan ba abarkak eta dotore imintie geuza bat da, hemen hau holan traillie, holan, buelta ta buelta, ilaran-ilaran holan ez desordenaus, artezien honan, artezien-artezien bueltak ba batzuk emonda, honan, bueltak. Baia ez holan bata bestien ganien, dotore samar honan ilaran- ilaran.

Egilea(k): Ane Leturia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia