Ubide (Bizkaia)

Ubidetik Trapagaranera ardiekin

Ubidetik Trapagaranera ardiekin Legution (Billerlen) eta Ubiden aldi berean egon zen frontea. Ubide soldaduz beteta egon zen orduan. "El Abuelo" aireplano handia ere azaltzen zen Ubideko zeruetan. Bonba asko bota zituzten herrian. Orduan Trapagaranera ebakuatu zituzten ardiekin batera.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan UBI-005-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Legution (Billerlen) eta Ubiden aldi berean egon zen frontea. Ubide soldaduz beteta egon zen orduan. "El Abuelo" aireplano handia ere azaltzen zen Ubideko zeruetan. Bonba asko bota zituzten herrian. Orduan Trapagaranera ebakuatu zituzten ardiekin batera.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta hau etxie zeozer zan han sasoien?
-Ba hau izete zan aberatsun batzuna, ta etxie haundixe izengo zan ta ba sartuko ziren hona militarrok eta kito! Hemen e soldauekaz ta militarrakaz-ta beteik egoten zan seguru. Ta ha txaleta neusixe, ha ixen zan e ba “como cruz roja”-edo, “como hospital” edo holan, holan. Hemetik Billerlera ibilte zien konbatiek, Biillerle eta hau izen zien frente, bai.
-Orduen frentie eduki zenduen.
-Bai. Hau zan frentie seguru, bai.
-Ta hemen mendixetan edo egon zan-edo.
-Ba mendixetan, hemetik ba Billerlera “cara a cara, cara a cara”. Ta hemen hillek asko egon zien seguru, bai. Ta gero akordetan naz ba, ibilten zana hori entzutie nik, hori neu akordetan naz, aeroplano haundixen bat ibilten zan orduko denborako haundixe. Ta, ba, “ontxe dator el abuelo!”. “El abuelo” esaten otsien, ez dakit ba, aeroplano haundixen bat-edo, “El abuelo” esaten otsien aeroplanuei, ez dakit ba zegeitik! “Bum, bum, bum”, akordetan naz baju-bajutik holan bueltak emoten-edo, ez dakit zertan etorte zan. Ta hemen be bota auriezan bonbak e? Hor Arraikon be bai, da hori plazan egote zan oin frontoiko etxie zan ba, zan Felicianan, Bitorio ezautu dozu zuk, bai, Bitorion ama ta bizi zien ba, hortxe, hor frontoie dauena ez parzuelie dauen lekuen, hortxe, hemetik alderditik zan Latxan, Latxan parientie. Ta han be bota hauren, ze batzokixe zan lehen Latxan alderdiko hori hemetik alderdikue, ta ba bestie Bitoriona ba bixek apurtu zien, bixek apurtu zien, bai. Hemen bonbak asko bota daurez, bai, asko.
- Orduen jentiek ze in eban, etxie galdu?
- Ba, akordetan naz ni juten gintzezela zerera, horra hara Barrenetxeko zeria be, “a la cueva”. Akordetan naz juten gintzezela. Ta gero, hemetik jun gintzezan ba, ba, ebakuaute, ba hemetik hasi ta Zeanitik (Zeanuritik) ta ez dakit zer ta noaiño! Ba, akordetan ni jun gintzezela San Salbador del Valleiraño.
- Non dau hori?
- Hori dau, ba, han, nora esango dotsut, Barakaldotik aurrera, nora esango dotsut, ba Portugaletetik aurrera, aurrera. Ta handi basuek dauz handi, ba ze esaten jako harei mendixei-ta, ontxe ez naz akordetan, handik gora dauz funikularra be badau handik gora. Ta handik egon gintzezan ardixekaz-ta, ba pastore.
- A bai?
- Bai.

Egilea(k): Ane Leturia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia