Ubide (Bizkaia)

Txapel gorriak elizako kanpaiak jotzen

Txapel gorriak elizako kanpaiak jotzen Francoren tropek hiri handiren bat hartzen zutenean, txapel gorriek herriko elizako kanpaiak jotzen zituzten. Txapel gorriarekin jolasteko gogoa izaten zuten umetan. "Intendencia Militar" bere etxe ondoko horma batean idatzita zegoela gogoratzen du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan UBI-005-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Francoren tropek hiri handiren bat hartzen zutenean, txapel gorriek herriko elizako kanpaiak jotzen zituzten. Txapel gorriarekin jolasteko gogoa izaten zuten umetan. "Intendencia Militar" bere etxe ondoko horma batean idatzita zegoela gogoratzen du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta hemen, batien, Burgos hartu daurela ta, horreaz akordaten naz, Madril hartu daurela ta, ba “los de, como dirian, nacionalistas”-edo,” no, nacionalistas no, los de, los de Franco”! Kanpaiek eta joten aurezan! Kanpaiek bueltaka ibilten ziren hemen ta ba horrek bestiek txapel gorrixegaz ta jute ziren hara kanpaiek joten batzuk, ta bestiek e hemeko jentie ba oindiño gixonak kartzelan ta ixil-ixilik etxien negarrez. Ba kanpaiek ba “Madril hartu daure” ta ba “Burgos hartu daure” ta kanpaiek joten juten zien txapel gorrixaz. Ta oin beste kontu bat ba eskolan baite, egote zan han Euxebi bizi dan etxien han, ba Bilboko bat harek karlistie izendakue gixona, baina bueno, bere llobie-edo etorten zan Bilboti ta txapel gorrixez ta, eskola be etorten zan, ta ba guk ez genkixen zer zan txapel gorrixoi ta ezer ta geuk be txapel gorrixe ipinteko ganiaz berai kendute! Hori egixe da gero! Bera txapel gorrixegaz etorten zan ta geuk be kendu eiten gontsen ta geuk ipinteko ganie! Umiek gintzezan ta ze eingozu ba? Ta ba hoixe! Bai.
- Baiña iñoz jantzi barik txapel gorrixe.
- Ba, pentseu bez, pentseu bez, baina goguaz bai! Gogue bai! Ez genun jakiten zer pasaten zan be-ta! Ez genun jakin zer pasaten zan ta be-ta, bai.Ta hor elizan e, elizan aukiten auren e zera, hor e ba soldauek eta, nik hori ez dot ikusi, soldauek eta ba hor eukiten aurezan fiestak eta almazena-ta. Hemen, hemen etxien be iminten euan lehen, hor letrerue harri baten, gero borrau eurien guk e erosi ta gero, “ intendencia militar”. Bai hementxe harrixek eukiten auen eskribidute holan oin moduen esprai edo ostantzien!Holan eukite auren letrerue! Bai.

Egilea(k): Ane Leturia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia