Santa Abasolo Etxanobe
Ubide (Bizkaia) (1910-2012)
Biografia
Ubideko kale-etxe batean jaio zen. Aita ubidearra eta ama Mañariakoa ziren. Hamar seme-alaba izan zituzten, Santa gazteena. Txerri bat hazten zuten etxean, behi bat ere bazuten etxerako esnea izateko, eta baita oilo batzuk eta ortua ere. Ubideko eskolan ikasi zuen, elebitan. Ramón Delgado burgostarra eta doña Juana Elorza nafarra izan zituen maisu-maistrak. Gerra denboran Frantziara ihes egin zuen bere senide batzuekin, Peyrehorade-ra. 40 urte arte aita zaintzen geratu zen Ubiden. Gero Eskoriatzara joan zen bere hiru ahizparekin senidea zuten abade baten etxera, eta bertan bizi izan zen ordudanik. Eskoriatzako Ganuza familiarekin harreman estua izan du beti. Elkarrizketan Santaren ilobak Mari Karmen Arrieta eta Pedro Lasagabaster egon ziren.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
UBI-003 | 2009 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza | ||
UBI-004 | 2009 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?