Tolosa (Gipuzkoa)

"Benetako istorioak"

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Urreta , Manuel

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan TOL-072-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

"Euskalzale Aldizkaria" izenekotik hartutakoa da pasarte hau. Bilbon sortutako aldizkari honen zuzendaria Resurreccion Maria de Azkue zen. Bi baserritarren arteko elkarrizketa bat da "Benetako istorioak" izeneko hau. Uztari buruz ari dira hizketan, euriaren garrantziaz.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Izkirimiri gertatuak
- Erramon, nik plazan salerosiak egin bitartean oliyo-[ontz]i oni jariyoa kendu bear diozu.
- Ondo da! Ta, Joxpa-Pilipa, kanpoak labore onak dakazkite?
- Obe genduke ba gauzik asko baño! Egi-egie esaten dizut eta gaur edo biyar, euriya, bañan gogotik, ezpadu egiten... aurtengo nekazariyaren izatea joana da pikotara. Lur guziak elkortu dittu beroak eta lena berriz esaten dizut, euririk egiten ezpadu ainbat lasterren... urte gogoangarriya, bai guretzat eta orobat kaletarrentzat.
- Beiñere ba ta arrazoiz eskatzen dezute! Jaungoikoari nai dakiola ba len-bai-Ien euri zapar aundi bat eittea.
- Ala izan dedilla. Gero arte.
- Agur.
Plazako juan-etorriyak bukatzearekin batean asten du donariyo ederrean euri-zapar oparotsu bat, eta badijoa len aitatu degun ontzigillearengana.
- Jariyoa kendu diozu nere oliyo-ontziari, Erramon!
- Bai, tori... ta, zer esaten dirazu oraiñ euri-jasa oparotsu onengatik?
- Egi-egi bat esan bear bada, munduan ezta dirurik euri onek egiten duan lana ordainduko duanik...
- Orra ba, orra, gure Jaungoikoaren lanak, eskergabekeriz ordainduko badiozkagu ere.
- Alaxe da, bai. Ointxen ater[tuko balu ordu laurdentxo batean...!
- Atertu?
- Bai, etxera joateko busti gabe, euritakorik eztet ekarri ta...
Asko baldiñ bagera
onen antzekoak...
Nola asma dezake
gure Jaungoikoak?]

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia