Plazako salmenta
Buruan otarra hartuta joaten zen ama plazara. Tratua nola izaten zen kontatzen du. Prezioa momentua jartzen zuten.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Maddi Soroa
- Data: 2011(e)ko urriaren 13a
- Iraupena: 0:01:40
- Erref: TOL-061/014
- Kodifikatzailea: Ainitze Oruesagasti
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Herrira saltzera, erostera
Transkripzioa
- Hoi izaten zan ba, "por ejemplo" ni burun zeakin xestokin holako bolitak-o izaten zian eta jun ta launtzen zizuen jeixten ta etortzen zian eostaillek eta: "Hau zenbaten nahi dezu? ta hau zenbaten dao, zenbaten?" eta saltzen ziñuzen denak. "En general", denak saltzen zian ta lanbatetan tinglaun saltzen zan babarruna eta hoitakoa'de bai, dena.
- Ta prezioa momentun jartzen zenien zuek?
- Bai, momentun jartzen zan. Honbeste dittuk babarrunak ta honbeste azak ta hainbeste letxuk. Hoi korrientea zan.
- Ta aitak esaten zizun ze prezio jarri?
- Ez. Amak beak. Ni ez nintzen juten, amak, ama beak jartzen zun o "venta" ona baldin bazeon galestixeo ta txarra baldin bazeon bajatu pixkat eta hola.
- Ta aldamenekoi beidatzen zitzaion "a ver" harek zenbat?
- Ez, ez dut uste, ez, ez.
- Pixkat merkexeo jarri igual?
- A bai, ni uste det baietz, baiño ez honbeste ez. Oain, bazekien zenek ematen zun berdura ona ta zenek ematen zun txarragua eta beti juten zian berdura ona ematen zuenak.
- Ta ona zenek ematen zun?
- Guk'e oso berdura ona ematen gendun, koliflorrak-eta Jesus! Zestokak! Koliflorra ta aza ta baiño buruk, holakoxe buruk. Guk beti berdura ona eman deu.
Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!