Tolosa (Gipuzkoa)

Euskaraz egiteagatik, ilea moztu eta errizino-olioa hartu behar

Euskaraz egiteagatik, ilea moztu eta errizino-olioa hartu behar <p>Euskaraz hitz egiteagatik eta soldaduengana joategatik zer zigor jartzen ziren aipatzen du: ilea moztu eta errizino-olioa ematen zien, beherakoa eragiteko. Gero, herrian zehar ibiltzera behartzen zuten jendea, lotsa pasako.</p>
Tamaina:

Euskaraz hitz egiteagatik eta soldaduengana joategatik zer zigor jartzen ziren aipatzen du: ilea moztu eta errizino-olioa ematen zien, beherakoa eragiteko. Gero, herrian zehar ibiltzera behartzen zuten jendea, lotsa pasako.


Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
Data: 2011(e)ko ekainaren 29a
Iraupena: 0:01:40
Erref: TOL-054/014
Kodifikatzailea: Ainitze Oruesagasti
Gaia(k): Politika » Politika eta Franco

Transkripzioa

- Eta ez dakit Tolosan gertatu zen emakumeei illia moztia eta…
- Bai, bai, adibidez, euskeraz hitz egitteagatikan eta —bueno, ni ya [hoi koxkorrita] nitzen— soldaduengana juteagatikan. E? Soldaduengana jun eta han harrapatu eta illea moztu, baiño raso. Eta ekarri… este… […] errekatikan bide guztia lau soldadu arten eta sargentoa-edo zana aurretikan. Udaletxera ekarri eta lotsa pasarazi Tolosa barrenen. Tolosa barrenen. Eta [illeik ez], kaskamotza- kaskamotza. Baiño makinillakin dena pasa, e? Oain edozeiñek eamaten du horrela, baiño… Bueno, oso desatsegiña. Oso desatsegiña. Etxea jun eta amai esan nion “Jo, ikusi ditut hola ta hola”, “Ez da beittu behar”. Ez, ez da beittu behar, baiño… Tolosan barrenen ibiltzen baldin [badittuzte, ez dezu ikusten?]. Eta euskera hitz eitteatikan ere bai. Eta “aceite ricino” ematen [zieten]. “Aceite de ricino, ala, a litros”. Oseake…
- Illea moztu ta “aceite de ricino” eman?
- Bai. Oseake… “hechas un trapo”.
- “Aceite de ricino” hori beherakua…
- Jo, beherakoa… eta kakalera! Kakalera ematen dizu. Baiño… Eta hartzeko, hartzeko hobeto hiltzea, e? Oso desatsegiña da hartzeko. Oso desatsegiña.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)



Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia