Amaren ideia aurrerakoiak
Lehengo pentsamoldearen arabera, emakumeak ezkondu egin behar zuen eta ez zuen eskolarik behar. Maria Luisaren amak esaten zuen, ordea, emakumeek independenteak izan behar zutela gizonengandik eta emakume guztiek ikasi behar zutela lanbide edo karreraren bat.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2010(e)ko abenduaren 17a
- Iraupena: 0:02:01
- Erref: TOL-044/024
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ekonomia eta industria » Emakumeak lan-munduan (etxetik kanpo) , Iritziak » Bizitzarekiko ikuspegia , Familia eta harremanak » Sexua eta generoa » Genero berdintasuna
Transkripzioa
- Zu konturatzen ziñan ordurako ba neska gutxi ziñatela, jendiak normalen zure edaden ya eskola utzi zula... Konturatuko ziñan?
- A bai, batzuk, "es que"... Amak zeukaten hemen sartuta ba ezkondu in behar zuela, ezkondu. Eta ezkonduta ya ez zuela behar eskolaik. Eta nere amak esaten zien, esto, ez pentsatzeko, esto, ezkonduta gauzak konpontzen ziela. Eta egin behar gendula, esto, izan behar gendula independientek gizonatik.
- Hoi zure amak esaten zun?
- Bai, denbora hartan. Eta danak ikasi behar gendula ofizion bat o karreran bat. Etxen ze dirua? Ez zeon diruik. Baiño amak... Zeatik, egin behar gendula gizonen menden ez gendula egon behar. Bakoitzak bere poltsa eduki ezkeo, hobeto bizitzen zala.
- Hoi orduako, bastante e?
- Orduako, baiño hori askotan, eta burun ondo sartuta.
- Bai e?
- Bai, danak ikasi behar gendula ofizio bat o estudiatu. Hala, amak. Ez pentsatu e, esto... "porque" ezkonduta gauzak konpontzen ziela.
Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!