Tolosa (Gipuzkoa)

Asteasun kongregaziotik botatako neskaren istorioa

Asteasun kongregaziotik botatako neskaren istorioa <p>Asteasun gertatutakoa kontatzen du. Neska gazte batek lotuan dantza egin omen zuen, eta apaizak horregatik kongregaziotik bota zuen. Ondoren, neska gaixotu eta hil egin omen zen, eta apaizaren aginduz zintarik eta estandarterik gabe joan omen ziren neska-mutilak ehorzketara.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan TOL-028-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Asteasun gertatutakoa kontatzen du. Neska gazte batek lotuan dantza egin omen zuen, eta apaizak horregatik kongregaziotik bota zuen. Ondoren, neska gaixotu eta hil egin omen zen, eta apaizaren aginduz zintarik eta estandarterik gabe joan omen ziren neska-mutilak ehorzketara.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta esaten zizuen zeoze gaiztua iten ikusi ezkeo, hoi ez zula… “Hijas de Maria”k ez zuela holakoik iten ta…
- Bai, kaso bat hortan kontatuko dizut, ez Aldaban, baiño Asteasun bai. Eske ez da oandio denbora asko aittu deala irratin, irratin eo telebistan, Hernialden, Hernialden uste det, bai, Ernialden agarraun ez zeon itteik. Pekatue zan oso haundie. Eta Tolosan bai. Eta ez zitzaiun sartzen burun Tolosan ez baldin bazan pekatu, Hernialden nola izango zan pekatue? Ba, Asteasun´e pekatue emen zan dantza ittea. Villabonan ez. Eta neska gazten batek dantzan in, agarrauen in, han Asteasun, ta apaizek kongregaziotiken bota. Ta kongregaziotiken botatakon, gero, ez [zeben] kongregazioko zintakin ez zeken juteik. Baiño hemen´e bazien botatakok. Ta geo ez zeken juteik gehio, jaune hartzea jun zittezken, baiño zintakin ez, zintakin kanpoan gelditzen zan. Ta Asteasun neska hoi in emen zan ondorenen gaixotu ta hil. Eta entierroa. Ta ez neskak eta ez motillek, danak jun zien zintaik gabe. Ta, gaiñea, ateatzen zan estandartea. Hemen egongo die /egongoie/ gordeta oain´e. Luistarrak zeukean San Luisekin beren estandartea. Ta emakumek zeukean beren estandartea. Eta, ordun, entierrokon, atea behar zuen estandarte hoik. Baiño nola ez baizan, botata nola baizeon, ba, estandarte hoik ez zittuen atea. Eta, ondorenen, gaztek´e oso hasarratu ein emen zien, ta esan emen zuen: “Ba, jai bat jari behar deu ta danok-danok ein behar deu dantza agarraun, aber danok bialtzen gaittun”. Ta ordun bukatu emen zan Asteasukoa. Hoi hemen bazan —oain hil zan— Asteasuko emakume bat, ta harek askotan kontatu zian. Pentsatu ze autoridadea zeukean apaizak. Ze autoridadea zeukean! Ze umillazioa hoi. Pentsatu, famili harentzako, neska haren… garai hartan, neska haren familintzako ze izango zan. Hemezortzi-hemeretzi urtekin neska hil ta entierroa ia nulo.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia