Tolosarako eta Urkizurako joera
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan TOL-023-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Auzo Txikia auzoari buruz hitz egiten du. Beraiek gaztetan Urkizurako joera izaten zuten gehienbat, baina gerora Tolosara joaten ziren. Berak eskola-etxean ikusi zuen, Auzo Txiki eta Urkizuren artean kokatuta zegoena. Aita egunero joaten zen Tolosara mezara; ama, ordea, esne-saltzera joaten zen Tolosara.
- Auzoa: Urkizu
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2010(e)ko ekainaren 04a
- Iraupena: 0:02:05
- Erref: TOL-023/003
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Herriko giroa » Inguruko herriak eta auzoak , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak
Transkripzioa
- Ta zuek honi, auzo honi, nola esaten zaio?
- Auzo Txikia.
- Auzo Txikia, ezta?
- Bai.
- Eta Urkizu hemendik gora hasten da?
- Bai, hori erditikan gora o hola da hoi Urkizu. Horrek bere eliza-ta badittu, baiño Auzo Txikik ez du elizikan.
- Eta zuek nora jo dezue, Tolosara gehio?
- Iya Tolosaa gehiyenian. Mutil-koxkorretan, gaztetan, Urkizua asko. Bai. Dotrina´re harekin ibiltzen giñan. Eskola hemen bertan gendun guk.
- Urkizun?
- E. Eskola itteko garaien, esaten zuen hemen eskola itteko hasi ziela, ta urkizuarrak kejatu, ta karretaratik neurtuta, erdin in zuela eskola. Ta guk hor ikasi gendun gero.
- Ze etxe zan?
- Eskola-etxea esaten zaio.
- Ta, ordun, Urkizukok eta Auzo Txikikok han ikasten zenduen?
- Bai, hala zien [ikusten danez]. Baiño guk beti Urkizun apaiza ezautu gendun, ta apaizak eskola ematen zun Urkizun bertan.
- Ordun, bi eskola zian?
- Bai.
- Urkizu goian bat eta erdi-biden bestea.
- Bai.
- Ta zuek galdetzen dizuenen nungok zeaten?
- Guk, Auzo Txikikuak.
- Tolosarrak nolabaitt´e?
- Bai, Tolosakuak.
- Ta gaztetan nahiz ta —o txikitan— joera gehio euki Urkizu aldea, noiz hasi ziñaten Tolosaa gehio jotzen?
- Beno, gure aittak-eta´re enjeneral Tolosaa juten zian mezetaa. Ta ama, berriz, egunero esne-saltzea juten zan.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!