Urkizu aldeko gurdibideak
Baserrietan, ez zen errepiderik; gurdibideetatik ibili ohi ziren. Urkizu Azpitik kalera jaisteko bide bat erabiltzen zuten, eta bueltatzeko beste bat; abereekin izanez gero, xamurragoa izaten zelako. Estazio aldera ere hirugarren bide bat bazela aipatzen du.
- Auzoa: Urkizu
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2010(e)ko ekainaren 02a
- Iraupena: 0:01:14
- Erref: TOL-022/005
- Kodifikatzailea: Ainitze Oruesagasti
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Bideak
Transkripzioa
- Zuek txikik ziñatela, hemen oain bide bazterren zaudete, baiño ordun bideik´e ez zan izango, holakoik behintzat.
- Holakoik ez. Ordun goiti behera ikusten die /ikusteie/ hor oain´e goiti beherako zea batzuk karreterati behera nola daren, hoitantxe behera.
- Gurdi bidia?
- Bai, gurdi-bidia. Hoitintxe behera juten zan. Ta etorri´re bai. Ta gero bestea goitiken. Zuk… Ez dakit zu behin´e pasa zean. Beste bidea badao hor Tolosaa jutekoa.
- Montesku aldea juten dana?
- Montesku aldea juten dan hoi. Jenealen, jetxi hemendi ta iyo handi.
- A bai, e? Zeatik izaten zan hori?
- Ba, goiti behera hau aldapa… hemen azkar jeixten zan, baiño gero aberekin-ta etortzeko bide patxada hobekoa. Goiko bidea esaten giñon. Ta geo beste bat´e bazan erdi-bideti behera, estazioa zuzen-zuzenen. Beste bide bat badu horrek estazioa. Muttitte(g)ittan behera. Aittu al dezu behin´e Muttitte(g)iko… estazioa zuzen-zuzen, goiti behera.
- Ta bide hoi ibiltzen zan o gutxio?
- Hoi beti gutxio. Oain, oiñezkoa… Hor aberekin ta hola, bide hortati gutxio, baiño oiñezkoa horti behera´re askotan, aguro sartzen baizan estazioa. Ya ordu laurden baten goiti behera ya estazion zenden.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!