Zer da gerra, ama?
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan TOL-020-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gerra hasterako, Zumarragatik Urkizura itzuli zen. Zumarragako eskolako mojak beldur omen ziren eliza erreko ote zieten. 12 urteko gaztetxo batek gerra zer den ez jakitea eta hari zaion beldurrari buruz hitz egiten du. Tropak Urkizun ibili zirela gogoratzen du. Anaiak gerran ibili ziren soldadu.
- Auzoa: Urkizu
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2010(e)ko maiatzaren 04a
- Iraupena: 0:01:34
- Erref: TOL-020/011
- Kodifikatzailea: Ainitze Oruesagasti
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Gerraren eragina
Transkripzioa
- Zuk Zumarragan aitzen zendun gerra bazetorrela edo?
- Bai! Mojak, bai, negarrez-ta nola egoten zien. Nola ari zien etxek… zeak, elizak erretzen. Nunbaitt aitzen zuen periodikoti o nunbaitteti ta negarrez egoten zien. Bai. Jun beharko zuela ta itxi ingo ziela ta… Bai, orduako hasi zien amenazoka nunbaitt. Elizak erretzen-ta hasi zien, bai. Bai. Hori gogoratzen zait.
- Zuek´e bildurrez egongo ziñaten ordun.
- Bueno, bildurra… bai, gerrai bildurra zitzaion. “Zer da gerra?” esaten gendun guk, “Zer da gerra, ama?” ta “Zer da gerra?” ta.
- Ta allatu zala jakin zenduen egunen baten? Hola, goguan dezu zuk nun ziñan jakin zendunen allatu zala gerra, hasi zala?
- Bai, jesus! Urkizua etorri zien tropak-eta etorri zien ta. Guk taberna genduken, ta tabernara etorri zien. Jesuuss! Danak motxillakin ta fusillakin ta. Hori gogoratzen naiz.
- Zuk gerra hasi aurretik ya Urkizua bueltatu ziñan bazpare.
- Bai, bai, bai, ya etxea. Etxea etorri nitzan, izebanetik etxea etorri nitzan ya. Eskolatik ya bukatu zan eskola. Han bukatu zien eskolak. Nere… Gero anaiak´e bai, anaiak´e soldau jun zian. Haik´e gerraa.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!