Oñati (Gipuzkoa)

Gerra hasi zenean

Gerra hasi zenean Gerra noiz hasi zen. Karobia erretzen zebiltzala sartu ziren erreketeak, bi aldetatik. Milizianorik ez zen egon, soldaduak bai. Oinez joaten ziren Bergararaino, dantza egiteagatik, Oñatin ez zegoelako. Arrasateko asko joan zen Oñatira bizitzera, ihesi.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-106-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gerra noiz hasi zen. Karobia erretzen zebiltzala sartu ziren erreketeak, bi aldetatik. Milizianorik ez zen egon, soldaduak bai. Oinez joaten ziren Bergararaino, dantza egiteagatik, Oñatin ez zegoelako. Arrasateko asko joan zen Oñatira bizitzera, ihesi.

Transkripzioa

- Nik zierto-ziertua eztakitt /ez dakitt/ gerria noiz hasi zan, solamente ba, ze esangot /esango dot/ gu karobi erreten gebitzela bai, eta nik hamabost urte neukala, ba reketiak nola sartu zian, batian batetik eta bestian bestetik, ta gu bilddurrez .
- Ze aldetatik sartu zian ba reketiak, ze...?
- Aloña aldetik, Miñagoitti hor goittik eta Olabarrieta aldetik, ya hartuta eukain dana reketiak.
- Eta hemen milizianuak etzian /ez zian/ egon?
- Milizianuak? Ez. Hemen soldauak egon zian baiña milizianorik etza /ez zan/ egon, soldauak bai, soldauak hemen egon zian denpora gutxixan e? Ta gero hemendik Bergarara fan zian. Ta gu faten giñan Bergarara dantza ittiatik oiñez, bandadak...
- Soldauakin dantza ittera?
- Soldauakin dantza ittera, han musikia egoten zan ta.
- Ta hemen, Oñatiko plazan, etzan /ez zan/ musikarik egoten?
- Etzan /ez zan/ egoten.

Egilea(k): Jon Arkauz

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia