Tolosa (Gipuzkoa)

Janaria kontserbatzeko moduak

Janaria kontserbatzeko moduak Janaria kontserbatzeko zer egiten zuten azaltzen du: goitegiak erabiltzen zituzten, jeneroa gazitu egiten zuten, piper gorriekin igurzten zuten janaria...

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan TOL-019-041 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Janaria kontserbatzeko zer egiten zuten azaltzen du: goitegiak erabiltzen zituzten, jeneroa gazitu egiten zuten, piper gorriekin igurzten zuten janaria...
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta gaiñontzen, beste aprobetxatzeko ez zan izango janaria kontserbatzeko frigorifikok eta zea?
- Ez, ezer ez.
- Nola iten zan ordun?
- Ordun? Prexkeran. Prexkera. Leihon aurren jarri jartzen zien, zea ospel aldetik euzkik sartzen ez zun tokin jartzen zan sarea eo ta elbi sartua gabe. Sarea estu-estue, sare ixtu-ixtua jartzen zitzaion buelta guztin. Ta elbik ez zan sartzen, baiño haizea sartu itten zitzaion. Ta huaxe zan prexkera, garai bateko konjeladorek eta neberak haiexek zien.
- Ta bestela gatzetan eukitzen zien gauzak o?
- Bai, txerrikiya. Txerrikiya gazitu iten zan e.
- Dana? Urdaia...
- Bai, bai. Gazi kutxen. Gazi kutxen sartzen zan ta gatza bota, azpin'e bai. Geo txerri puskatzen zan garaien txerri gaiñen jartzen zitzaion, berriz gatza bota. Gaiñen beste hiru beste harri haundi bat eo bi jartzen zitzaizkien, harri gaiñen. Zeai. Ordun gauzak merke izaten zien, diru ez zan-ta! Gatza bota ta harri haundi batzuk txerriri gaiñen gatzi kutxen. Ta gor-gor eoten zien, gatza bueno harrikin zapalduta gaztuta. Hala eukitzen zien ba hillabete pare baten eo, gatzetan. Geo atea, gatza guztia garbittu ahal dan ondona garbittu ta pipar gorriakin dana igurtzi ta ganbaran zintzilik jartzen zien, ganbaran. Ta elbik ez zuen jaten gatza, gazia eoten baitzan.
- Ta piper gorriakin zeatik igurtzitzen zian ba?
- Elbik ez sartzeagatik.
- Elbik gutxio jaten zuen piper gorriakin emanda?
- Emakumea: Nik ez dakit horreatik zan ba.
- Bai. Pipar gorrie hautsa zan. Ta gorri-gorri geatzen zan ta elbik ez zian etortzen. Gor-gor eoten zan. Eskerrak hari.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia