Tolosa (Gipuzkoa)

'Xabiertxo' liburuarekin ikasten

'Xabiertxo' liburuarekin ikasten 1934 inguruan hasi zen eskolan, sei urte zituela. Eskolan sartzean, aitagurea errezatu behar izaten zuten, eta <em>Xabiertxo</em> liburua erabiltzen zuten. Liburu hura nolakoa zen azaltzen du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan TOL-019-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
1934 inguruan hasi zen eskolan, sei urte zituela. Eskolan sartzean, aitagurea errezatu behar izaten zuten, eta Xabiertxo liburua erabiltzen zuten. Liburu hura nolakoa zen azaltzen du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta zu sei bat urtekin eo hola hasiko ziñan eskolan?
- Bai hola.
- Bestek'e bai?
- Bai.
- Orduntxe "treinta y cuatro" o izango zan?
- Bai, bai. Xei bat urte inguru eskolan hasita.
- Ta ze eskola klase izaten zan? Aillatu eskola ta ze in behar izaten zan eo ze?
- Eskola jun ta aurrena errezatu.
- "Aita gure" bat o?
- "Aitaren ta semeren" in ta "Aita gurea" errezatu ta geo eskolan hasi.
- Ta ordun...
- Ta beti liburu bat erabiltzen gendun.
- Ze liburu?
- Oain'e [...]'Xabiertxo'.
- 'Xabiertxo'?
-'Xabiertxo'. Nik 'Xabiertxo' hor nunbait ta eskola bati besteai beste baten ordez hari eman nion. 'Xabiertxo', bai.
- Ta ze liburu zan hoi, ipuiak hola?
- 'Xabiertxo' zan liburu oso ona. Letra txikik bazeuzken, haundixogok'e bai, haundigok'e bai ta hiru klasetako "numero", letra zeuzken. Ta 'Xabiertxo'kin guk, nik ez e, danok 'Xabertxo' ibiltzen gendun, danok 'Xabiertxo' gendun garai hartan.
- Ta zertako izaten zan?
- Eskola ikisteko, letzen ikisteko, letzen ikisteko.
- Ta zer zien ixtorik hola?
- Ez, ez, ez, ez.
- Emaztea: Bakizu zer zan? Gosia ta bista ona.
- Bai ezta? Karo, antzemango zenien.
- Bai. 'Xabiertxo' harekin, harekin ikisi gendun guk. Nik beste liburuik ez dakit, dotriña zea dotriña bai. Dotriña ikisten.
- Ta 'Xabiertxo' harek zer esplikatzen zun o ze esanten zun liburu...?
- Harek gauzak jartzen zittun, ipuiak ekartzen zittun bai. Ta geo hua letzen gendun, hua ikasten gendun, geo maistrana joaten giñen ta geo ze ikasi gendun, han letu behar izaten gendun maistran aurren, ta apaizen aurren. Apaizak maistra ezin du izan, apaizan aurren. Eo neskamen aurren letutzen gendun ahal gendun bezela.
- Ta euskeraz izango zan hori?
- Euskeraz zan dana, 'Xabiertxo'. Ez dezu behin ere aitu 'Xabiertxo'? Gure [...] eman nion hoixe ta hue. Bai honek ezautzen zun 'Xabiertxo'.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia