Tolosa (Gipuzkoa)

Hilkutxa hilerrira iritsi arteko bidea

Hilkutxa hilerrira iritsi arteko bidea <p>Lehen norbait hiltzen zenean, etxetik eramaten zuten gorpua elizara eta hilerrira.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan TOL-017-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lehen norbait hiltzen zenean, etxetik eramaten zuten gorpua elizara eta hilerrira.

Transkripzioa

- Garai baten, por ejenplo, pertsona bat hiltzen zanen, oain bezela ez zan egongo tanatoriyua ta…
- Ez, etxeti ematen zuen gorputze, etxeti.
- Nola izaten zan hoi?
- Hartu lau lagunek kaja bizkarren, ta oiñez hemendi Albizturko kanposantua.
- Albizturreaiño?
- Albizturrea. Han elizatik gaikalden da kanposantua Albizturren. Hareaiño bizkarka hemendi, bai. Ni emanda nao hor beheko gizon bat, lau lagunek. Kajak badakizu nola izaten dittun zeak lau aldetati. Hartu bizkarren, ta Albizturko kanposantuaiño; elizaa eman ta geo kanposantua.
- Zenbat bide dao hemendik Albizturko kanposantua?
- Hemendikan kanposantua? Ia orduerdia baiño gehio behar du. Baiño elizen aurrena uzten zan; geo, kanposantua ematen zan. Berriz…
- Ta elizaa arteko bide hoi dana lauek iten zenduen o releboka o…?
- Lauek eman ta kitto. Iñok [eze… releboik] ez du itten ordun. Ez. Nik badakit nola eman gendun hor gizon bat hor behekoa.
- Eta ez al zan izaten, ez dakit, ba, ondoko baserritakok bidea mahaien bat atea deskantsatzeko o?
- Bai, ateako zuen nunbaitten o. Eliza ondon´e bai ta.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia