Fraideei ogia lapurtu labetik
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan TOL-014-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Arabako Valdegobiara (Gaubea) joan ziren lanera komentu batera. Ogia fraideei labetik lapurtu eta nola jan zuten kontatzen du.
- Auzoa: Bedaio
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2010(e)ko martxoaren 31a
- Iraupena: 0:03:36
- Erref: TOL-014/010
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak
Transkripzioa
- Arabaa jun giñen, valle Valdegovía. Araban azken-azkeneko barrioa da.
- Baiño harea… Baiño zuek fabrikan iten zenduenen Patrizio Etxeberrianen lana, nun iten zenduen lo ta jan ta hoi dana?
- Guk ba… jartzen ziun, konparazio batea, beira, esango dizut, gaur jartzen digu /jartzeiu/ Oiartzunen lana, ezta? Beno, esango dut /esangout/. “Oiartzunen daukezue lana”. Oiartzunea jun ta holako lekutan bazkarie daukezue, ta holako tokitan afarie daukezue, ta holako lekutan lotako lekue daukezue jarrie.
- A! Egokitzen ziñeten…
- Bai, egokitzen zan tokin.
- Eta bitarten ze lan in behar izaten zenduen?
- Han itten gendun, ba, esaten dana, liburuk-eta jartzeko, liburuk-eta beren lekutan bilduta-ta jartzeko, lekuk-eta jartzeko, arotzai lagunduko ziozun… “Carpintero”. E? Arotzai lagunduko ziozun batzutan, ta besteai, berriz, hargiñe izaten zan. Hargiñe izaten zan, ba, “albañil” o zea. Harrek eramaten zun eskuzko lana zea itten eta gero arotzak eramaten zun atzeko lana gauzak-eta kolokatzeko. Hori izaten zan. Bueno. Valle de Valdegovía. Bai, guk… Han´e fraileri ogia lapurtu nien.
- Nola?
- Jesuuss! Gosek genden ba. Lau motil genden, lau motil giñen. Zer da ta behera, sartu nitzen hola behe xamarrean ta etxen… Kolegioa aparte zeon, baiño zeuzken behiek, zeuzken oillok, zeuzken txerriik, zeuzken patok eta danak errekan ondon, beren ikuilluekin, gauzekin-ta jarri ta han zeuzken. Ta, ba, esan nun: “Hemen, kasuen sos, hemen zerbaitt´e hola…” ta. Hola, labe haundi bat zeon ta ni labea leheno´re ikusita neon, labek ikusita neon hola. Ta hoi baiño pixka-pixkat lodixeoko tubo baten batzutan kea ateratzen zan behetik gora. “Hor, hor badek zerbaitt´e” esaten nun, “Hor ogie erretzen egongo dek /egongok/”. Hala, goitik behera saltatu nitzen ta behera jun ta, labea, atea ireki nion, eta “dak” eta bi ogi zeren. Zeatik izango zien han sartu zienak hogeta hamar bat igual sartuko zittuen, hola, haundiek. Haundiek ez, baiño zeak zien. Eta gero baxtarren-eta izaten dienak ez die behar bezela erretzen, erdi aldera beroangana bildu ber. Eta ondo erreta zerenak, behar bezela erreta zerenak, atera ta haik han utzita zeren erretzeko. Ta “Bai? Ez [ete dik] dana jan behar?” ta nik hartu bat eta eraman niñun. Ta laguneri esan nien: “Hi, ogie ekarri dit hola ta jan behar diu hola”. Ta bat guk baiño gehixo aintzen zuna bagendun lautatikan bat, Joxe Manuel [Ibarluzea] zan haure, mutilla, bai. Hure gu baiño arreraxeo zeon, harek zertzen giñon, bakarren bat behar izaten da ta. Hala, “Mmmm…” esaten zin “Ez zekit…”. Hala, dana jan gendun. Dana jan gendun ta hala pasa giñen. Iñok ez zun ezertxo´re esan ta ondo.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!