Tolosa (Gipuzkoa)

Eskolako zigorrak etxean ez zituen kontatzen

Eskolako zigorrak etxean ez zituen kontatzen <p>Eskolan jotzen zutenean, etxean ez zuen kontatzen Antoniok; izan ere, esatekotan, bere errua zein izan zen ere esan beharko zuen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan TOL-003-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskolan jotzen zutenean, etxean ez zuen kontatzen Antoniok; izan ere, esatekotan, bere errua zein izan zen ere esan beharko zuen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bai, eskolan ni jo izandu niñun Gabinak. Ni jo izandu niñun. Nik ez nun etxen esan´e eitten. Nik bate ez nun esaten etxen. Jo bai. Ba, kulpek, askotan, kulpek izan´e eitten dittuzu ta… Esaten dizu ixilik egoteko, ta kontutan igual ai zea beste batekin ta. O bultzaka o zean igual; egoteko geldi, ta ez bazare, zeorri zea kulpante. Ordun, kulpantea baldin bazea, ba, harek zartako batzuk ematea o zeozer jotzea behintzat, [alegia] neri ez [zitzaiten] iruditzen hola… desarrazoizko gauze zanik. Etxen okerragok igual izaten zien. Ta, ordun, nik etxen ez nun esan´e eitten. Nik etxen hure esateko ze ein nun esan beharra neuken, ta. Neri egie egikin esatea gustatzen baitzat. Ez zea, hau preparatu, ta hau hola utzi egi hau, ta “beste hau zetorrek, beste hau´re egie dek eta… baiño hau, beste egi hau, gordetzen baet, hori earki etorriko dek /etorrikok/”. Hori asko hitz eitten da, e? Hori asko eitten da. Hori txarra da. Egie esan behar du egi-egi, bestela bate ez esan.
- Ordun ixilik egon ber…
- Hori hola da. Ta, ordun, nik ez nien /enien/esaten. Ni ez naiz gogoratzen esanik. Hatzaparrak-eta hola jarrita bai, jota, ubelduta ta. Minbera izaten zan.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia