Tolosa (Gipuzkoa)

Zerua eta infernuari buruzko gogoeta

Zerua eta infernuari buruzko gogoeta <p>Zeruari eta infernuari buruzko gogoeta egiten du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan TOL-003-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Zeruari eta infernuari buruzko gogoeta egiten du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zerua ez izatea pena emango litake. Infernua ez izatea, bale. Infernurik ez da, gaiñea. Nik hoi hogeita bost urtetako erabaki nun. Erabaki, e! Nik esan nun: “Hemen esaten diguen /esateiuen/ bezela eternidadea infernue, […] baiño sue gogorragoa dala, ta gero eternidadea zerue. Mundu hontan gizona gaiztonetik onenea ez zeok diferentzi hoi, eternidadeakin konparatzeko. Ta hori ez dek egie”. Nik hogeita bost urtetako hola jan nun hoi. Hoi ez dek posible. Ta oaindik ez die hiru bat urte apaiz bati, hola, goi xamarreko arzipreste bati, esan nion “Aizu, hola ta hola, ta hau ta hau ta hau, ta hau posible al da?”, ta “Ez, Antonio, ez, hi lasai. Jangoikoa gu baiño onagoa dek ta gu denok salbatuko gaittuk” esan ziten. Oain, nik Jangoikoa ez dakit gu baiño onagoa dan. Nik pentsatzen det /pentsatzet/ ni baiño onagoa baldin bada, nahikoa dittula infernun bost egun gaiztonak´e. “Earrak pasa dittuk; etorri hai, etorri hai honea”. Beste gauze: Jangoikoak iñak denok. Ordun, zein da kulpantea? Bea, bea.
- Hala izango da.
- Nik hola ikusten dittut! Nik hola ikusten det /ikustet/nik.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia