Bataioetan aita eta ema pontekoak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan TOL-002-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Bataioei buruz hitz egiten du: aita eta ama pontekoak zein izaten ziren aipatzen du.
- Auzoa: Bedaio
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2009(e)ko azaroaren 19a
- Iraupena: 0:01:10
- Erref: TOL-002/002
- Kodifikatzailea: Ainitze Oruesagasti
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Sakramentuak
Transkripzioa
- Bataioa ez zan izaten oain bezela ospakizun haundi bat.
- Ez. Jeneralen, aldameneko gizonak ta emakumek ta geo bere aittepuntea ta amapuntea ta hoik.
- Ta aittepuntea ta amapuntea zein izaten zan normalian?
- Juten zan txandan. Gaur hemengo gizonezkoa baldin bazan, beno, nere aldeti gizonezkoa baldin bazan, gizonan aldeti emakumezkoa. Ta hola juten zan, txandan.
- Ta normalian zein izaten zian, ahizpan bat o anaien bat o…?
- Bai. Ba, haitatik guren denak kunplittuta´re bazien, ta geo eo koiñatan bat eo koiñadun bat eo hola.
- Ta oain jartzen dia, baiño jartzeatik jartzen dia pixkat. Baiño garai hartan eukiko zun inportantzia zein jartzen zan aitaponte ta zein…?
- Hoixe bazeola inportantzie. Haundie, gaiñera! Ta gero, jakiñe, jakiñe, “Hoik hoi jarri [dike], baiño hoi ez zuen tokatzen, ni tokatzen niñuan” ta…
- Liskarrak´e bai?
- Bai, ba. Bueno. Haundie ez zan izaten, e, jeneralmente. Segurogo jokatzen giñen ta.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!