Tolosa (Gipuzkoa)

Mateo Txisturen ipuina: apaiza ehizara joan eta desagertu

Mateo Txisturen ipuina: apaiza ehizara joan eta desagertu <p>Apaiza ehiztaria omen zen. Behin, meza eamteari utzita txakurrekin ehizara joan zen; desagertu eta inoiz ez omen zen itzuli. Goikoaren zigorra zela esaten zuten, meza emateari uzteagatik. Orduz gero, <em>Mateo txistu</em> ezizena jarri zioten apaizari; eta, gauean soinurik entzuten bazuten, hura zela esaten zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan TOL-001-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Apaiza ehiztaria omen zen. Behin, meza eamteari utzita txakurrekin ehizara joan zen; desagertu eta inoiz ez omen zen itzuli. Goikoaren zigorra zela esaten zuten, meza emateari uzteagatik. Orduz gero, Mateo txistu ezizena jarri zioten apaizari; eta, gauean soinurik entzuten bazuten, hura zela esaten zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta gero apaizana´re bai, esan nizun. Apaiza´re.
- Nola zan hoi?
- Ehiztarie emen zan. Apaizak, gaiñera, asko esaten due ehiztariek diela. Ehiztarie. Meza ematen ai emen zan, ta ehiz-zakurrek zimitaiyoa erbie ekarri. Uau-uau ta uau-uau, ta bere hortan utzi meza emateko gauzek ta atea ta martxa. Apaizek alde ein emen zun zakurrekin erbie o zean segika o… Ez zuen harrapatuko, baiño behintzat. Alde ein emen zun, akabo gehio apaiz hue ez emen zan azaldu [esaten zuen].
- Ta hoi dana sorgiñak omen zian? Hoi´re sorgiñei zeatzen zitzaien?
- Sorgiñe ez, hoi beste aldea. Nunbait apaizak meza ematen ai dala ez du… ez zaio tokatuko zeaik, ateatzea, meza ematen ai dan kason. Baiño han goiko harrek eo zerbaittek zeatu zun hure. Hoi esaten zittuen behintzat. Nola alde in zun, ta akabo. Mateo Txistu.
- Hoi zein zan?
- Mateo Txistu esaten zuen, ba. Mateo Txistun zeak, ohiuk-eta, gauen ezer aitzen baldin bazien, “Hara! Mateo Txistu hor dabil”.
- Txistuk-o aitzen zian?
- Bai, hori aitzen zan.
- Eta zein zan Mateo Txistu hoi? Gaiztua zan o?
- Apaiza horrengatik emen zan hoi. Horri jarri ziuela hoi esaten zuen. Mateo Txistu hoi. Apaiza meza ematen ai zala nola alde in zun, ordun´e apaizak eo obispoak o zeatuko zuen hoi. Ba, akabo. Hure ez emen zan gehio azaldu.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia