Katalintxoren istorioa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan TOL-001-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Neska gazteak ehunezko arropak josten aritzen omen ziren gauez. Behin, gaueko 12etan lanak bukatu eta etxetik ateratakoan ilargi ederra zegoela ikusi zuten. Katalintxo etxeari bueltak ematen hasi zen. Hirugarren buelta ematen ari zela, sugar bat izan zen eta betiko desagertu omen zen.
- Auzoa: Bedaio
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2009(e)ko azaroaren 19a
- Iraupena: 0:01:23
- Erref: TOL-001/005
- Kodifikatzailea: Karmele Arteaga
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Ipuinak, mitoak eta istorioak
Transkripzioa
- Ta bestia, Katalina txikiyana, nola zan?
- Zugastibarrenen, Zugastibarren badakizu zuk nun daon, Belarmugatik beheraon. Han, neska gaztek gauean eitten emen zuen, lanak eitten zittuenen… Urdun ehunezko arropan aitzia izango dezu /izangozu/, ta ehunezko maindirek-eta nola itten zittuen. Ta haik itten-ta aitzen emen zien, gau baten baten itxea, besten beste itxea… Ez dakit zenbat lagun ibiliko zien, neska gaztek. Ta gau baten jun ta saioa in emen zuen, ta gauen hamabik eta “Beno, erretiratu behar deu”. Atera emen zien ta illargi earra. “Ios, hau illargie!”, ta “Bai, earra!”. Dena argi-argi-argi. Ta “Itxe honitxi buelta emango nitxoken oaintxe”, “Ez dionala ematen!”. Hiru buelta. Ta “Baietz eman!”, “Ezetz eman”. Bi buelta eman emen zixkon ta, hirugarrenen zetorrela, “Gaue gauekontzat ta egune egunezkontzat, Katalintxo guretzat”, ta izan emen zan sugarra bezelako zea bat izan emen zan, ta akabo. Hue ez emen zan gehio azaldu.
- Ta hoi zeiñek kontatzen zizun?
- Hoik askok dakizkie.
- Bai, e?
- Bai, bai, bai, bai.
- Ta Katalintxo hoi zein zan o? Jakin al da zein zan?
- A! Ez dakit, urtek izango die /izangoie/ hoi zala ta. Hoi ez dakit.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!