Pakita Peñagarikano Elosegi
Aldaba auzoa; Tolosa (Gipuzkoa) (1926)
Biografia
Tolosako Aldaba auzoan jaioa, Aldabazarra baserrian. Bost familia bizi ziren bertan, denak oso handiak. Beraiek hamar senide izan ziren, eta zortzi atera ziren aurrera. Ama Amezketakoa zuten eta aita bertakoa. Maizterrak ziren. Txerriak, behiak, oiloak... zituzten, baita zaldia ere. Besteak beste, garia eta babarruna ereiten zuten. Auzoko eskolan ibili zen, bederatzi urte bete arte. Esnea saltzera joaten zen Tolosara. 19 urterekin moja sartu zen (bere beste lau ahizpa bezalaxe), eta handik 37 urtera utzi egin zuen. Valladoliden eta Iruñean egon zen moja. Gero, Donostiara joan zen bizitzera. Erretiroa hartu ondoren ikasi zuen igeri egiten; azken urteotan Interneten ibiltzen ere ikasi du.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
TOL-048 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria | ||
TOL-049 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute