Miren Ixiar Lopez-Mendizabal Olano
Tolosa (Gipuzkoa) (1932-2013)
Biografia
Tolosako Solana kalean jaioa (gaur egun Zerkausi kalea den horretan). Ixak Lopez-Mendizabal euskaltzale eta letra-gizon ezagunaren alaba. Gerra Zibila lehertu zenean bera eta bere familia Lapurdira erbesteratu ziren. Han, ordea, bigarren mundu gerrak harrapatu zituen, eta Argentinara egin zuten alde. Han hogeita hamar urtetik gora pasa zituzten. Izaskun ahizpa eta biak, euskal etxearen inguruan haien aitak sortutako dantza taldean eta abesbatzan aritu ziren, besteak beste. Gerra garaian galdu zuten guztia, baina Tolosara itzultzerako berreskuratu zuten hamarkada luzetan haien familiakoa izan den inprenta zaharra. Inprenta horren gaineko etxebizitzan bizi izan ziren bi ahizpak, azken urteetan.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
TOL-037 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Miren Artetxe | ||
TOL-038 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Miren Artetxe |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute