Migel Mari Iraola Uranga
Tolosa (Gipuzkoa) (1921-2016)
Biografia
Tolosan jaio zen, baina urte askoan Ibarran bizi izan da. Tolosako eskolapioetan ikasia, gogoan ditu gerra aurreko urteak, gerra bera, baita haren ostean etorritako aldaketak ere. 14 urte zituela, errementari-lanetan hasi zen Tolosan anaiarekin batera, eta ordutik hainbat etxetan aritu izan dira lanean. Kirolarekiko zaletasuna izan du: atletismoan ibilitakoa, disko-jaurtiketan txapeldun izan zen; eta, horrez gain, Tolosa futbol-taldearen jarraitzaile eta bazkide izan da urte askoan. 'Arco-iris' elkartearen sortzaileetako bat da, elkarrizketa garaian bizirik geratzen zen bakarra; eta, elkarteari esker, bizipen ahaztezinak izan ditu: besteak beste, 50 urtean elkarteko txarangako zuzendaria izan da; eta, omenaldi gisa, berari eskainitako abestia ere badauka. Ezkondu eta hiru seme-alaba izan zituen, eta haien goxotasunaz inguratuta bizi da gaur egun. Tolosarra, oso parte-hartzailea eta bizia, herriaren historiaren lekuko pribilegiatua dugu Migel Mari.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
TOL-066 | 2012 | Euskal Herriko Ahotsak | Eider Etxeberria | ||
TOL-067 | 2012 | Euskal Herriko Ahotsak | Eli Agirre - Eider Etxeberria | ||
TOL-068 | 2012 | Euskal Herriko Ahotsak | Eli Agirre - Eider Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute